Borrar
FOTOLIA
Lanbide Heziketako 100 irakasle 4.0 industrian trebatu dira

Lanbide Heziketako 100 irakasle 4.0 industrian trebatu dira

HETELek beste eragile batzuekin lankidetzan abian jarri duen 'Mikroerronkak 4.0' izeneko ekimenaren barruan jaso dute trebakuntza

Lunes, 4 de junio 2018, 11:21

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

'Mikroerronkak 4.0' izeneko ekimena jarri du abian HETEL Euskadiko Gizarte Ekimeneko Lanbide Heziketako Ikastetxeen Elkarteak, Tecnalia, IK4-Tekniker eta IK4-Azterlan zentro teknologikoekin batera eta BBKren Gizarte Ekintzaren laguntzarekin. HETELeko 15 ikastetxetako Lanbide Heziketako 100 irakasle 4.0 industriaren arloan trebatzea da ekimenaren helburua.

Ekimena bat dator HETELek euskal Lanbide Heziketa enpresen beharretara hurbiltzeko duen helburuarekin. Asmo horrekin harreman estuak bilatzen ditu HETELek teknologia zentroekin, hain zuzen ere, «4.0 industriako etorkizuneko profesionalak eta 4.0 pertsonak prestatzeko», HETELeko arduradunek adierazi dutenez.

Hala, HETELek eta teknologia zentroek 21 aditu teknologiko eta metodologiko trebatu dituzte aurrena, eta horiek helarazi diete 100 irakasleei 4.0 industriari lotutako sei arloetako mikroerronken diseinuari buruzko jakintza. Hain zuzen, 4.0 industriako arlorik garrantzitsuenak dira horiek: gauzen Internet, lankidetzako robotika, big data, fabrikazio gehigarria, errealitate areagotua eta zibersegurtasuna.

Behin 22 mikroerronkak diseinatuta, Lanbide Heziketako hainbat ziklotako ikasleekin erabili eta garatuko dira 2018-2019 ikasturtean, HETELeko ikastetxe guztietan. 4.0 mikroerronken mapa horri esker, 4.0 industriako sei arlo teknologikoetako bakoitzak hiru edo lau mikroerronka izango ditu, eta horrela, ziklo horien programazioa aberastu egingo da gai berritzaile horien bidez.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios