Jaurlaritzak 3,1 milioi euro bideratuko ditu udal haur eskolak laguntzera

Fotolia

Udal bakoitzak jasoko duen ekarpen ekonomikoa bere titulartasuneko haur eskoletan okupatutako plazen arabera zehaztuko da

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak aurtengo ikasturtean zero eta hiru urte bitarteko umeentzako haur eskolen titular diren toki korporazioei diru laguntzak ematen dizkien agindua onartu du astearte honetan. Gauzak horrela, Hezkuntza Sailak 3.14.000 euro bideratuko ditu deialdira, eta diru laguntzak udal haur eskolak mantentzeko kostuak finantzatzeko laguntza gisa emango dira, Jaurlaritzako arduradunek iragarri dutenez.

Hezkuntza Sailak eta Euskadiko udalek garatutako lankidetza hitzarmenak garatuko dituzte deialdia egoki kudeatzeko. Laguntza hauek xede dituzten haur eskolen titular izan behar dira udalak. Diru laguntzen helburua da kostuak murriztea batetik, eta haurrentzako udal titulartasuneko haur eskolen gaur egungo eskaintza hasi berri den ikasturte honetan sendotzea, bestetik.

Era berean, ikasleei kalitatezko hezkuntza eskaintzea bilatzen da, hezkuntza maila horiei dagozkien gaitasunak eta ezagutzak jasotzea ahalbidetuko dien hezkuntza, hain zuzen. Udal bakoitzak jasoko duen ekarpen ekonomikoa bere titulartasuneko haur eskoletan okupatutako plazen arabera zehaztuko da.

Euren titulartasuneko haur eskolak dituzten 13 udalerri daude gaur egun Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Haur eskola hauek ez daude Haurreskolak Partzuergora bilduak. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasita.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos