Ikastolen aurkako «kanpaina deitoragarria» salatu du Ikastolen Elkarteak

'Eskola kontzertatua segregazionalista' dio pintaketak./
'Eskola kontzertatua segregazionalista' dio pintaketak.

«Zenbait sektoreren aldetik ikastolen aurka erabiltzen ari diren gezurrezko salaketen kanpainarekin» lotu du Zizurkil eta Amasa-Villabonako Zubimusu ikastolako atean azaldu den pintaketa

Zizurkil eta Amasa-Villabonako Zubimusu ikastolako ate batean egin duten 'Eskola kontzertatua segregazionalista' pintaketa "gogor gaitzetsi" du ohar baten bidez Ikastolen Elkarteak, eta "elkartasun osoa" adierazi dio ikastola horretako komunitateari.

Erasoa gaitzesteaz gain, Zubimusu ikastolari leporatu diotena -segregatzaile izatea, alegia- "guztiz faltsua dela" ere salatu du Ikastolen Elkarteak. "Pintaketa egiteko erabilitako kolorea Martxoaren 8arekin erraz lotu daitekeen arren, Ikastolen Elkarteari ezinezko egiten zaio lotura hori egitea", gehitu dute.

Ikastolen Elkarteak, alegia "zenbait sektoreren aldetik ikastolen aurka erabiltzen ari diren gezurrezko salaketen kanpainarekin" lotu du "Zubimusu ikastolak jasan duen erasoa". Eta saladu du "kanpaina deitoragarri hori areagotu" egin de "Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berri bat onartzeko martxan den prozesua abian jarri zenetik".

"Gaur bertatik hasita kanpaina hori amaitzeko" exijitu dute, nabarmenduz ikastolek beraien "eredua garatzen, hobetzen, eraldatzen eta defendatzen" dihardutela, baina"beste inoren ereduaren aurka" jo gabe. "Euskal hezkuntza sistema osatzen dugun eredu desberdinen artean euskal hezkuntza etorkizunari begira jartzeko ahaleginean dihardugu, eta bide horretan denok gara garrantzitsu, denok ezinbesteko", adierazi du Ikastolen Elkarteak.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos