EHUren azken apustua: Automobilgintzaren Ingeniaritzako Gradua

Pilar Garcia de Salazar Arabako Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko diputatua eta Iván Igartua EHU/UPVko Arabako campuseko erretoreordea, akordioa sinatu ostean/
Pilar Garcia de Salazar Arabako Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko diputatua eta Iván Igartua EHU/UPVko Arabako campuseko erretoreordea, akordioa sinatu ostean

Araban egingo da ikasturte honetatik aurrera titulazioa, "automobilgintzak egitura ekonomikoan duen garrantzia dela eta", Arabako Foru Aldundiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak ikasketa "estrategikotzat" dutena

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCODonostia

Arabako Foru Aldundiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) hitzarmena izenpetu dute Automobilgintzaren Ingeniaritzako Gradu berria sustatzeko. Gradu hori ikasturte honetan jarriko da abian Arabako campusaren Ingeniaritza Eskolan. Bi alderdiek uste dute titulazio hori "estrategikoa" dela UPV/EHUren prestakuntza eskaintzarako eta Araba eta Euskadirako, automobilgintzak egitura ekonomikoan duen garrantzia dela eta.

Gradua sektoreko enpresen lankidetzarekin diseinatu da eta maila altuko prestakuntza premiei erantzun nahi die, titulazioko azken bi ikasturteetan bitariko prestakuntza izango baita. Gainera, Industria 4.0 arloko teknologiekin lotura estua du.

Hitzarmenaren bidez, automobilgintzan estatu mailan erreferentea den zentro bat izango dute eskura, eta arloko gaitasunak, interesak eta ibilbidea dituzten hainbat eragile eta enpresarekin elkarlanean aritzeko eta topagune eta lan esparru izateko aukera izango dute. Gainera, zentroa harreman eredu izango da unibertsitate-enpresa ardatzean, unibertsitatearen, enpresen eta erakundeen artean eman daitezkeen sinergia guztiak aprobetxatuko ditu, eta ahaleginak bideratuko ditu euskal industriarako interesgarriak diren teknologiak ustiatuko dituen maila altuko prestakuntza garatzera eta automobilgintzan gaitasun zientifiko-teknologikoak garatzera.

Lan merkatuan "ongi murgiltzeko"

Pilar Garcia de Salazar Arabako diputatu nagusiorde eta Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko diputatuak hitzarmena izenpetzean azaldu duenez, "seguru gaude gradu berriak bide emango duela lan merkatuan egoki murgiltzeko, bai eta enpresetan ingeniaritza esparru honetan izan ohi diren aldaketa arinei erantzuna emateko ere".

Halaber, Iván Igartua EHU/UPVko Arabako campuseko erretoreordeak nabarmendu du titulazio berriarekiko "erantzun ona". Horrela, Euskadin 150 izen emate baino gehiago izan dira, eta Espainiako Estatuan 60, graduak dituen 40 plazak betetzeko. "Gradu hau ikasle eta sektore industrialaren eskaerari erantzun emateko jaio da. Horregatik, ustekabean harrapatu gaitu izan duen arrakastak. Unibertsitate publiko batean horrelako gradu bat eskaintzen den lehen aldia da eta gainera, unibertsitate-enpresa bitariko sistema batean oinarritua dago, horrela ingeniaritza espezialitate honetan prestakuntza on bat bermatuz", azaldu du.

Akordioaren ondorioz, Arabako Foru Aldundiak 150.000 euro bideratuko ditu proiekturako 2017an eta 200.000 euro 2018an ekipamendua erosteko, hala nola motor termikoen saiakuntza bankua, produkzioko lantegi lerroa, ikuspen artifizialeko kalitate kontroleko ekipoa eta 3D-ko simulazioak egiteko softwarea.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos