Borrar
Iazko apirilean sinatu zuten hitzarmena Ikastolen Elkartean eta Finlandiako unibertsitate partzuergoak. Argazkian, Koldo Tellitu eta Pasi Kaskinen.
Nota ona jarri diote ikastolen jazarpenaren aurkako programari

Nota ona jarri diote ikastolen jazarpenaren aurkako programari

Ikastolek KiVa programarekin egiten duten lanaren «oso balorazio ona» egin du Turkuko Unibertsitateak

El Diario Vasco

Jueves, 15 de junio 2017, 16:28

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Turkuko Unibertsitateko adituen bisita jaso du Ikastolen Elkarteak, eta ordezkaritza finlandiarrak «oso balorazio ona» egin du ikastolak KiVa programarekin egiten ari diren lanaren inguruan. Finlandiako unibertsitate hori da eskola jazarpenari aurre egiteko KiVa programa garatu duena, eta bere adituak nazioarte mailako inplementazioa aztertzen ari dira.

Ikastolen Elkarteak jakinarazi duenez, Euskal Herrira asteazkenean iritsi ziren, eta Trapagarango Itxaropena ikastolara eta Sopelako Ander Deuna ikastolara bisita egin zuten, bertatik bertara ezagutu nahi baitzuten ikastoletan nola ari diren lanean KiVa programarekin.

Ostegun honetan, berriz, Ikastolen Elkartean izan dira ikastoletan programa ezartzeko urratsak nola egin diren jakiteko, eta «oso balorazio ona» egin dute egin zaien aurkezpenaren gainean. Gainera, «interes handia» jarri dute programa ezartzeko eman diren pausoen gainean, koordinazio lanean, prestakuntzan eta programak ikastolen komunitatean jaso duen harreran.

Halaber, aurten programa martxan jarri duten 53 ikastolez gainera, heldu den ikasturtean beste hamar ikastola gehiagotan inplementatuko dela jakinarazi zaie. Horrela, besteak beste, Hendaiako ikastolan ezarriko da KiVa, eta hura izango da Iparraldeko lehenbizikoa.

Eskola jazarpenari aurre egiteko Finlandiako Turkuko Unibertsitateak garatutako KiVa programa Lehen Hezkuntzara zuzendua dago. Duela gutxi hasi ziren esperimentatzen Finlandian bertan Bigarren Hezkuntzari begirako programa, eta ikastolek interesa azaldu dute programa hori ere ekartzeko. Gai horretaz ere aritu dira bileran, eta ordezkari finlandiarrak gaia aztertuko duela hitz eman die ikastolen ordezkariei.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios