Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Udako ikastaroetako kartela
Udako ikastaroetarako, dena prest

Udako ikastaroetarako, dena prest

UEUk elkarlana izendatu du aurtengo mugarri, eta dagoeneko matrikula epea zabalik dago

El Diario Vasco

Jueves, 25 de mayo 2017, 12:11

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

35 ikastaro eta jardunaldi antolatu ditu UEUk, azken urteetako "arrakasta errepikatzeko" helburuarekin. Aurtengo leloa 'Elkar Ekin' da, udako ikastaro hauetan elkarlanean antolatu eta jakintza berriak sortzen direla azpimarratzeko asmoz. Gaurkotasunarekin lotuta dauden jardunaldiak izan ohi direnez, gizartean pil-pilean dauden gaiak landuko dira aurten ere. Dagoeneko matrikula zabalik dago helbide honetan.

Aurkezpenean Iñaki Alegriak, UEUko Zuzendariak azpimarratu zuenez, "UEU ez litzateke posible izango elkarlanik gabe. Gure izaeran dago elkargune izatea, eta udako ikastaroak ere hori islatzen dute. Ikastaro hauek auzolanean antolatzen ditugu pertsona eta erakundeekin, eta elkarlan horretatik ekiten diegu proiektu berriei, jakintza berriei. Eta horregatik, beste urte batez, bere curriculum profesionala zein pertsonala aberastu nahi duen orok izango du tokia gure udako ikastaroetan".

Aurtengo udako ikastaroak Bilbon abiatuko dira, 'Ingurune digitalaren ikerketak Euskal Herrian' jardunaldiekin. Antolatzaileentzat garrantzi berezia du egitasmo honek, UEUren "helburu estrategikoak" landuko baitituzte bertan: Euskal Herrian Interneten eta IKTen gaineko ikerketa zentro baten beharra jendarteratu eta indartzea; Euskal Herriko zein atzerriko Interneten inguruko zentroen esperientziak ezagutzea eta Unibertsitateak Unibertsitateak, administrazioak eta enpresak elkarlanean jartzeko aukerez hausnartzea. Aurtengoak "iaz egin genituen 'Euskarazko on-line eskaintza unibertsitatean: egoera eta erronkak' jardunaldien jarraipena izango dira.

Udako Ikastaroen plaza ikasi, eztabaidatu, lan egin eta ideiak trukatzeko foroa da, eta horregatik, "guztiok bertan parte hartzera" gonbidau zuen Alegriak.

Irati Iciar-ek, UEUko Udako Ikastaroen arduradunak, ikastaroei dagozkien xehetasunak azaldu zituen: "35 jarduera antolatu ditugu aurten. 110 ikastaro proposamen jaso ditugu eta aukeraketa egitea zaila izan da, jasotako ideiak oso onak izan direlako". Iciarren esanetan, aurten sei formatu desberdineko ikastaroak daude: Ikastaro espezializatuak, dibulgazioko ikastaroak, garapen pertsonaleko ikastaroak, jardunaldiak, hitzaldiak, tailerrak.

Giza zientziak, artea, osasun zientziak, ingenieritza eta teknologia, zientzia eta gizarte zientziak landuko dituzte hitzaldiek. Iruñea, Baiona, Eibar, Bilbo, Usurbil eta Donostian egingo dira, ekaina eta abuztua bitartean.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios