Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Ikasle etorkinen banaketa ez dago orekatuta bi sareen artean.
Ikasle etorkinak artatzeko plana «eskasa» iruditzen zaio EHIGEri

Ikasle etorkinak artatzeko plana «eskasa» iruditzen zaio EHIGEri

Eskola publikoko ikasleen gurasoek uste dute Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak astelehenean Legebiltzarrean aurkeztuko duen planak «eskola publikoaren esku uzten duela eskola-segregazioaren arazoa» konpontzea

El Diario Vasco

Sábado, 11 de marzo 2017, 11:57

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Pasa den astean, Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak 'Eskola Inklusiboaren eta Kultura Artekoaren Eremuan Ikasle Etorkinei Hezkuntza Arreta Emateko II. Plana 2016-2020' dokumentuaren aurkezpen publikoa egin zuen, baina astelehenean, martxoak 13, Legebiltzarrean aurkeztuko du Plana, bertan ordezkatuta dauden alderdiek esateko dutena entzun, eta haiei erantzun.

Nahiz eta etengabe hazi den azken urteetan, ikasle etorkinen kopurua txikia da EAEko ikastetxeetan, %7ren bueltan baitago. Une honetan, baina, kopuru horri gehitu behar zaio beste kolektibo bat: etorkinen bigarren belaunaldia. Euskadin jaiotako neska-mutiko horiek ez dira berez etorkinak, baina horrek ez du esan nahi ez dutenik behar berezirik hezkuntzaren eta arretaren aldetik.

Uriarte sailburuak bi multzo horien emaitza akademikoak eta integrazioa hobetzeko ze neurri hartuko diren Legebiltzarrean aurkeztu aurretik, hasi zaizkio iristen kritikak Sailaren planteamenduei. EHIGE eskola publikoko gurasoen elkarteak kritikatu du, besteak beste, «eskola segregazioaren arazoa konpontzeko ardura» eskola publikoaren esku uzten duela Hezkuntza Sailak bete-betean. Izan ere, azken datuen arabera ikasle etorkinen ia hiru laurdenak ikastetxe publikoetan eskolaratzen dira, eta badira zentroren batzuk ikasleen erdia baino gehiago jatorri horretakoa dutenak. Oro har, eskola publikoan etorkinen kopurua %10etik gertu dago, eta itunpekoan ez da %4ra iristen, zenbait arrazoi tarteko.

«Prentsan aurreratutako datuetatik» abiatuta, EHIGEk onartzen dizkio alde onen batzuk Planari (ikasle perfil desberdina duten ikastetxe publikoen bat-egitea, euskarazko ereduetan eskolaratzea Haur eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloan sartzen den ikaslegoa...), baina gainerakoan «dokumentua eskasa da eta eskola publikoaren esku uzten du eskola-segregazioaren arazoaren konponketa, itunpeko sare pribatuak duen ardura partekatua aipatu gabe».

Horrez gain, «ez du aipatzen hainbat instantziek diagnostikatu eta onartu duten eskola-segregazioaren arazoa». Aipatu gabe uzten du halaber «itunpeko sare pribatuaren ateak itxitzen dituzten kuota eta erlijioa bezalako faktoreak», edota «ikasle guztien eskolaratzearekin konprometitzen ez diren itunpeko ikastetxe pribatuen finantzazioa murrizteko aukera».

Beste gabezia orokor eta zehatz batzuk nabarmentzeaz gain, prozesura ere kritikatu du EHIGEk. Izan ere, «hezkuntzako foro batean aurkeztu ordez, Gizarte Politikarako Departamentuari dagokion foroan aurkeztu zen eta ondoren Irekia atarian argitaratu zen herritarren iritzia jasotzeko asmoz».

.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios