Diario Vasco

Euskarazko bost tesi onenak

Bost ikerlari sarituak Bilbon egin den ekitaldian.
Bost ikerlari sarituak Bilbon egin den ekitaldian.
  • Koldo Mitxelena sariak jaso dituzte Joanes Lizarraga, Itziar Adarraga, Mireia Agirre, Galder Guenaga eta Amaia Munarriz UPV/EHUko doktoreek

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Renueva tus básicos y luce piernas esta temporada

Hasta 80%

Decora y protege tu sofá con fundas de calidad

Las mejores marcas a los mejores precios

Textura y suavidad en textil de baño

Las mejores marcas a los mejores precios

Nueva colección de botas, botines y australianas

Hasta 80%

Moda para hombre y mujer al mejor precio

Hasta 70%

Desplázate con la mejor tecnología

Hasta 70%

Lleva contigo a tus personajes favoritos

Las mejores marcas a los mejores precios

La marca de moda en exclusiva para ti

Las mejores marcas a los mejores precios

Tus marcas favoritas en deportivas técnicas y casual

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado y mochilas para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Elige el cabecero que más se adapte a la decoración de tu habitación

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado de tus marcas favoritas

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 80%

¡Todo el menaje que necesitas al mejor precio!

Hasta 70%

Primeras marcas en menaje para el hogar

Hasta 70%

Bolsos de piel de diseño exclusivo.

Hasta 80%

Diseño y calidad en tu descanso

Hasta 70%

Joyería y relojería de tus marcas favoritas

Hasta 70%

Selección de marcas en moda íntima para hombre

Hasta 70%

Decora las ventanas de tu hogar con originales estores

Las mejores marcas a los mejores precios

Miss Sixty, Morellato y V&L

Hasta 80%

Bolsos y complementos de piel

Hasta 80%

Renueva tu comedor con muebles de diseño al mejor precio

Hasta 70%

Euskarazko Tesien V. Koldo Mitxelena sariak jaso dituzte Joanes Lizarraga Olanok, Itziar Adarraga Usabiagak, Mireia Agirre Diezek, Galder Guenaga Garaik eta Amaia Munarriz Ibarrolak. Urte birik behin deitzen diren aitortza hauek bost jakintza-arloetan banatzen dira, UPV/EHUko ikerketa bultzatzeko: Zientziak; Ingeniaritza eta Arkitektura; Osasun Zientziak; Gizarte eta Lege Zientziak; eta Giza Zientziak.

Bilbon, Bizkaia Aretoko Baroja gelan egin den V. Koldo Mitxelena sarien banaketa ekitaldian aitortzok antolatzen dituzten bi erakundeen ordezkariak izan dira: UPV/EHUren izenean, Iñaki Goirizelaia errektorea, kargua utzi aurreko azken agerraldian, eta Fernando Plazaola Ikerketaren arloko errektoreordea; eta, Euskaltzaindiarenean, Andres Urrutia euskaltzainburua eta Xabier Kintana idazkaria.

Iñaki Goirizelaiak azken hamarkadetan euskarak alor guztietan izan duen garapena esanguratsua izan dela eta Euskal Herriko Unibertsitateak zerikusi handia izan duela horretan nabarmendu du. «Euskararen egoera erabat aldatu da azken hogeita hamar urteotan, eta uste dut, zinez, Euskal Herriko Unibertsitateak funtsezko eragina izan duela aldaketa horretan», esan du.

Bestalde, Andres Urrutiak sarion garrantzia gogoratu du. «Sari hauek duten garrantzia azpimarratu nahi nuke, beste behin. Ezagutzaren arlo desberdinak euskaraz lantzen laguntzen dutelako, goi-mailako doktorego tesiak euskaraz egitea eta horren zabalkundea eta ikusgarritasuna bermatzen dutelako, ezagutzaren gizarteratze prozesuan ezinbesteko lagungarriak baitira. Horretan datoz eskurik esku, eta bigarrenez, EHU eta Euskaltzaindia, bi erakundeek euskararen jorraketa eta aurrerapena baitute helburu, beti euskara moderno eta arlo askotako baten defentsa eta sustapenean», adierazi du euskaltzainburuak.

Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak 2008an Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena Saria sortu zuten, euskarazko ikerketa bultzatzeko eta sustatzeko asmoz. Sariak bi urterik behin deitzen dira, eta bost jakintza-arlotan banatzen dira: Zientzia esperimentalak; Ingeniaritza eta Arkitektura zientziak; Osasun Zientziak; Gizarte eta Lege Zientziak; eta Giza Zientziak.

UPV/EHUk eta Euskaltzaindiak, sari hauen bitartez, euskarazko tesien ekarpen bikoitza goraipatu nahi dute, batetik jakintzaren arloa zabaltzen laguntzen dutelako, eta bestetik, euskararen normalizazioaren prozesuan ere guztiz lagungarriak direlako.

Bost tesiak

Zientzien arloko saria Joanes Lizarragaren 'Soka kosmikoen ondorio behagarrien iragarpen eta froga berriak' tesiak irabazi du. Tesiaren laburpenak dioenez, «soka kosmikoak unibertsoaren lehenengo garaietan gertatzen ziren prozesuen fisika ulertzeko oso erabilgarriak izan daitezke. Izan ere defektu hauek dira kosmologiaren eredu estandarraren eta partikulen fisikako energia altuko ereduen arteko zubi-lana egiteko hautagai interesgarrienetakoak. Hau dela eta, soka kosmikoek sor ditzaketen ondorio behagarriak ahalik eta modu zehatzenean ulertzeak eta hauek behaketa esperimentalekin konparatzeak berebiziko garrantzia dute. Tesi honetan zehar soka kosmikoen froga esperimentalak eta ondorio behagarrien iragarpenak hobetu ditugu».

Ingenieritza eta Arkitektura arlokoa, berriz, Itziar Adarragak irabazi du, 'Zurruntasun-indar metodoaren analisia eta bere aplikazioa laminatu konpositetan' tesiarekin. Tesi honetan «Elementu Finituen Metodoa aztertzen da. Eskuarki Zurruntasun Metodoa erabiltzen bada ere, beste formulazio batzuk ere badaude. Lan honetan Patnaik-ek proposatutako Dual Integrated Force Method aztertu da nagusiki. Pian-ek proposatutako Metodo Hibridoen baliokidea dela frogatu ondoren, bi metodo hauek zuzenean Elastikotasuneko bi teorema nagusietatik erator daitezkeela frogatu da. Teorema hauek Lan Birtualaren eta Teoremak dira. Zurruntasun Metodoa lehen teoreman bakarrik oinarrituta egonik, Patanik-en eta Pian-en formulazio baliokideak Zurruntasun-Indar Metodoa bezala definitu dira. Metodo honetan oinarrituz, mintz eta plaka elementuak formulatu dira. Ondoren, laminatu konpositeen adibide batzuetan aplikatu da eta emaitzak Zurruntasun Metodoarekin lortutakoekin konparatu dira».

'Oligokitosano ultrapuruetan oinarritutako poliplexoak: diseinua, karakterizazioa eta terapia genikorako aplikazioak' tesiak eman dio Mireia AgirreriOsasun Zientzien arloko saria. «Terapia genikoa material genetikoa zelulan barneratzea oinarri duen estrategia terapeutikoa da. Gene terapiaren bidez akats genetikoak zuzendu, terapiarako beharrezkoa den osagai biologikoa eratu edo gaitza eragiten duen genearen eragina eten daiteke. Genea dagokion zelulara heldu eta dagokion osagai biologikoa sintetiza dadin, beharrezkoa da genea entzimen degradaziotik babestuko duen, zelulan sartzen lagunduko dion eta behin zelula barnean nukleorainoko bidea erraztuko dion garraiatzaile bat izatea. Oso garrantzitsua da, beraz, garraiatzaileak modu selektibo batean, eraginkortasunez eta toxikotasunik gabe eramatea genea dagokion zelulako nukleoraino. Tesi honen proposamena gene-terapiarako pisu molekular txikiko kitosanozko polimeroak, oligokitosanoak, erabiltzea da. Krustazeoen exoeskeletotik datorren polimero naturala da kitosanoa, hain zuzen ere», argitzen du sarien berri ematen duen oharrak.

Gizarte eta Lege Zientzien arloan 'Enpresak bertatik bertara bisitatzea: Turismoa eta kultura garatzeko aukera Goierrin eta Euskadin' tesiak irabazi du saria. Galder Guenagaren ikerlanean «turismoaren gaur egungo nondik norakoak eta nolakoak aztertzen eta azaltzen ahalegindu gara; nolabait ere, egungo errealitate dinamikoa ulertzeko paradigma turistiko berri bat eratzen saiatu gara. Horretarako, egungo makro sistema sozioekonomikoa «biluzi« dugu eta, haren baitan, turismoaren bereizgarri nagusiak bistaratu. Gure ustez, egungo makro sistema sozioekonomikoak bost bereizgarri ditu: globalizazioa; postfordismoa eta postmodernitatea; iraunkortasuna; IKTak eta Internet; eta esperientzien ekonomia edo gizarte emozionala. Gauzak horrela, iradoki genezake ezen turismo industrial bizia —enpresak bertatik bertara bisitatzea— egoki txertatzen dela paradigma turistiko berri horretan. Turismo industrial biziak Goierri eskualdean eta orobat Euskadin izan dezakeen potentziala ere aztertu dugu».

Bosgarren saria Giza Zientzien arloko tesi bati eman zaio, Amaia Munarrizen 'Hizkuntzen antolaketa burmuin elebidunean: gaztelania-euskara elebidun afasiko baten kasu-azterketa' tesiari hain zuzen. Lanaren xede nagusia da «hizkuntzak eta hizkuntza osagaiak elebidunen burmuinean nola antolatzen diren ezagutzea, eta horretarako datu bila gaztelania-euskara elebidun afasiko baten kasu azterketa longitudinala burutu dugu. Tesiak argi utzi duen ondorio nagusia da burmuineko lesioak ez dituela hizkuntza maila guztiak berdin kaltetzen, alegia, eta bi hizkuntzetan azaleratzen diren arazoen artean ere, antzekotasun eta aldeak atzeman daitezkeela. Bi hizkuntzen jokabidean ageri diren (des)berdintasunetan hainbat faktorek dute eragina, eta horien artean hizkuntzen arteko distantziak garrantzi handia du. Oro har, bi hizkuntzetan sintomak antzekoagoak dira euskaraz eta gaztelaniaz antzekoen diren hizkuntza mailetan, hain zuzen, hotsei dagokien maila fonetiko-fonologikoan, eta baita oso antzekoak diren hitzetan ere».

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate