Secciones
Servicios
Destacamos
n. a.
Viernes, 21 de agosto 2015, 10:37
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Hobekuntza handia izango balitz bezala aurkeztu du Espainiako Hezkuntza Ministerioak hastear den ikasturterako ikasle/irakasle ratioaren murrizketa. 2016ko Aurrekontu Orokorren proiektuaren aurkezpenean Marcial Marín Hezkuntza, LH eta Unibertsitateetako Estatu idazkariak azaldu zuen, alegia, Wert ministro ohiak 2012an dekretu bidez handitu zituen ratioak lehengora itzuliko direla, «egoera ekonomiko hobea aurreikusten delako».
Euskal Autonomia Erkidegoan, edonola ere, orain Iñigo Méndez de Vigoren ardurapean dagoen Ministerioaren erabakiak ez du eragin praktikorik izango, duela hiru urte Hezkuntza Sailak ez baitzuen aplikatu 'Wert dekretuak' agindutaki igoera. Ministerioaren erabakiaren arabera, batez beste 5/7 ikasle gutxiago izango dira gelako datorren ikasturtean, irakasle gehiago izango baitituzte erretiroa hartzen dutenen erreposizio tasa handitzeari esker. Horrek esan nahi du gela bakoitzeko ikasle ratioa %20 murriztuko dela, eta gehienez ere 25 ikasle egongo direla gela bakoitzeko Lehen Hezkuntzan, 30 Bigarren Hezkuntzan eta 35 Batxilergoan.
EAEko sare publikoko zentroak horren azpitik jarraituko dute, eta kopuru horien pareko jarraituko dute izaten itunpeko zentroetako ratioek, gela batean gehienez egon daitezkeen ikasleen kopurua ez baita bakarra eta bera bi sareetan. Sare publikoan, 2015-2016 ikasturterako izena emateko epea zabaldu zenean Hezkuntza Sailak berretsi zuenez, aurreko ikasturteko ratioei eutsi zaie: 18 ikasle gehienez 2 urteko geletan; 23 gehienez Haur Hezkuntzakoetan (3-5 urte); 25 Lehen Hezkuntzan eta DBHn eta 30 Batxilergoan. LH eta Ziklo Formatiboetan 20-25 bitartekoak dira ratioak. Gehieneko kopuruak finkatzen diren bezala, gutxienekoak ere finkatzen dira: Haur eta Lehen Hezkuntzako gela bat irekitzeko, adibidez, 11 ikasle behar dira, nahiz eta salbuespenak egin daitezkeen egoera zehatzaren arabera.
Sare kontzertatuan altuxeagoak dira ratioak, Ministerioak orain proposatu dituenen parekoak. 2015-2016 ikasturtean gelak kontzertatzeko ratio eta irizpideetan Eusko Jaurlaritzak zehaztu zuenez, Haur Hezkuntzako bigarren zikloan eta Lehen Hezkuntzan 25ekoa da gehienezko ratioa, eta 17koa gutxienekoa. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, berriz, kopuru horiek 30/17 dira; 35/18 Batxilergoetan eta 25/12 Lehen Hezkuntzan.
14,5etik 20,4ra
Aipatu ratioak, dena den, finkatutako gehieneko eta gutxienekoak dira. Besterik da horiek nola gauzatzen diren. Euskadiko Eskola Kontseiluak argitara emandako azken txostenak dioenez, iazko abenduan onartutako 'Hezkuntza Euskadin 2012-2013' txostenak alegia, 2010-11 ikasturtetik 2012-13 ikasturtera (horri dagozkionak dira txostenak barne hartu zituen azken datuak) zertxobait igo zen ratioa sare publikoko zentroetan. Haur eta Lehen Hezkuntzako geletan 18 ikasle zeuden gelako 2010-11 ikasturtean, eta 18,5 handik bi urtera. Gipuzkoan horixe bera izan zen kopurua, 18,5 ikasle gelako; gehixeago Araban (19,1) eta gutxixeago (18,1) Bizkaian. Maila horietan gela bakoitzeko 1,71 eta 1,70 irakasle zeudenez, hurrenez hurren, ikasle/irakasle ratioa 10,6tik 10,9ra igo zen. Aipatzekoa da ratioa igo egiten zela ikastetxea handitu ahala, tarte zabalean gainera: zentro txikienetan (10.845 ikasle zituzten 108 zentrok, hain zuzen), 14,5eko ratioa zuten 2012-2013 ikasturtean. Handienek, berriz (22.169 ikasle eskolaratzen zituzten 29 ikastetxek), 20,4 ikasle zituzten gela bakoitzeko, batez bestekoa ia lau puntutan gaindituz.
DBHko geletan hanciagoa izan zen ratioaren hazkundea, 1,5ekoa. 2010-11 ikasturtean 19,1 ikasle zeuden gelako, eta 2012-13an, berriz, 20,6.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El juzgado perdona una deuda de 2,6 millones a un empresario con 10 hijos
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.