Borrar
Olaberriako haur eskolako haurrak, hezitzaileekin jolasean.
Haur eskoletako ume eta gurasoen festa

Haur eskoletako ume eta gurasoen festa

400 lagun inguru elkartuko dira larunbat honetan Donostiako Eureka! Zientzia Museoan Haurreskoak partzuergoaren familien eguna ospatzeko

dv

Viernes, 26 de junio 2015, 12:54

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ikasturtea amaitzeko oraindik ia-ia hilabete falta den arren, Haurreskolak Partzuergoak gurasoekin eta haurrekin ospatzeko eguna antolatu du larunbat honetan, ekainak 27, Donostiako Eureka! Zientzia Museoan. 140 familia inguru izena emanda daude dagoeneko, 400 bat lagun, goiza bertan antolatu diren ekintzetan parte hartuz pasatuko dutenak.

Goizeko 10:30etan hasiko dira ekitaldiak, Arantza Aurrekoetxea Hezkuntza sailburuordeak familiei egingo dien harrerarekin. Ondoren, bi espaziotan banatuko da guztia: haurrentzat bi areto (adinen arabera), eta gurasoentzako beste gune bat, hitzaldia entzun, kafea hartu eta lagunartean egoteko.

Teatro Paraiso antzerki taldeak prestatu duen jolaserako gunean, haurrek eta gurasoek elkarrekin jolas egin eta esperimentatu ahal izango dute. 'Arkitektura sentikorra' jolas gunea prestatu dute horretarako Teatro Paraisokoek: txikienek eta gurasoek elkarrekin jolastu eta esploratzeko espazioa.

Helduentzat berriz, hitzaldia ere izango da. Maria Pardo irakasle, psikopedagogo eta hezkuntza sistemako aholkulari izandakoa arduratuko da familientzat hitzaldia emateaz: 'Bizitza bizitzen hasi: sostengu diren besoak eta bidelagun den eskola' gaia azalduko du, guraso nahiz hezitzaileentzat. Bertaratu ezin diren gurasoentzat Youtuben zintzilikatuko da hitzaldi hau, Internet bidez ikusteko aukera izan dezaten.

Bigarren urtez antolatu du aurten Haurreskolak Partzuergoak Familien Eguna. Iazko esperientziak izan zuen harrera ona ikusita, festa giroko egun hau urtero antolatzea erabaki du Partzuergoak. Haurraren garapenean, Haurreskolak eta familiak elkarrekin doazenez, familiei hasi berri duten egun horretan merezi duten errekonozimendua ematea da egunaren asmoetako bat.

Haurreskolak Partzuergoa 2003ko abenduan sortu zen, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Nekazaritza sailak eta EAEko 31 udal partaide zirela. 233 haur eskola daude egun partzuergoan, Euskadiko 177 udalerritan. 2014-2015 ikasturtean 8.200 plaza eskaini ditu 0-2 urteko haurrentzat, eta 2015eko irailean berriz 8.300 eskainiko ditu. 1.200 hezitzaile eta beste 100 ordezko ari dira bertan lanean, eta 11 urteko ibilbidean, 35.000 umetik gora pasatu dira Haurreskolak Partzuergotik.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios