10.000 pertsona baino gehiago UPV/EHUko Unibertsitate Orientaziorako Azoketan

Donostiako campusean egin zen Azoka./PEDRO MARTÍNEZ
Donostiako campusean egin zen Azoka. / PEDRO MARTÍNEZ

Unibertsitate Orientaziorako Zerbitzua martxoaren 2tik 10era arte ospatuko diren Jardunaldi Irekiak prestatzen hasi da jada

Unibertsitate aurreko ikasleen zalantzak argitzea eta unibertsitateko ikasketak aukeratzen laguntzea da Unibertsitate Orientaziorako Azoken helburua. UPV/EHUk aurten antolatutakoak otsailaren 10ean amaitu zire eta, ohar baten bidez adierazi duenez, arrakastatsutzat jo ditu EAEko unibertsitate publikoak, guztira 10.024 bisitari izan baitituzte-

Zehazki, Gipuzkoako campusekoa izan zen jendetsuena: urtarrilaren 27an ospatu zen eta 4.054 pertsona hurbildu ziren. Arabako campusean azoka otsailaren 3an izan zen eta 1.763 bisitari egon ziren; eta, azkenik, Bizkaiko campusean otsailaren 10ean egin zen, eta 4.027 bisitari hartu zituen. Guztira, beraz, 10.024 bisitari egon dira.

Azoketan, UPV/EHUko ikastegi guztietako irakasleek nahiz unibertsitateko zenbait zerbitzutako langileek informazio zehatza ematen diete ikasleei, bai UPV/EHUk eskaintzen dituen gradu guztiei buruz, bai mugikortasun-programen, graduondokoen, tasa nahiz beken, unibertsitateko ostatu nahiz garraioaren, kirol-jardueren, unibertsitate-orientazioaren eta abarren gainean.

UPV/EHUk urtero garatzen du Unibertsitatera Sartzeko Programa, unibertsitate-aurreko ikasleek ahalik eta informazio gehien izan dezaten ikasketak hautatu aurretik, eta Unibertsitate Orientaziorako Azokak programa horren baitan kokatuta daude, haren bigarren fasean, hain zuzen. Lehen fasean, urtarrilean unibertsitate-aurreko ikasleei interesatzen zaizkien graduei buruzko Jarduera Praktikoak burutu ziren (Ikastegietan egiten diren jarduerak dira eta horietan aktiboki parte hartu eta unibertsitate ikasketei buruzko informazioa hobetzen du ikasleak). Halaber, apirilean ere egingo dira beste Jarduera Praktiko batzuk ere. Izena emateko epea martxoaren 12tik 18ra bitartean izango da.

Bestalde, Ate Irekien Jardunaldietan parte hartzeko inskripzioa ere irekita dago. Jardunaldiak martxoaren 2tik 10era bitartean izango dira. Izena ematea web gunearen bidez egin.

Ageriko beherra

"Orientaziorako Azoka horien beharra agerikoa da, izan ere, interes handia pizten dute eta haietara joaten diren bisitarien kopurua oso garrantzitsua da. Unibertsitateak eskaintzen dizkien aukerei buruzko informazio zuzena eta zehatza behar dute batxilergoko ikasleek, zeren eta bizitzaren etapa horretan erabaki garrantzitsuenetako bat hartuko baitute. Horrela dela jakin badakigu, eta Unibertsitateak, erabaki hori errazteko, beharrezko argudioak eskaini behar dizkie aukera ondo oinarrituta har dezaten", adierazi du Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreorde Txelo Ruizek.

UPV/EHUko Ikasleen eta Enplegagarritsunaren arloko Errektoreordetzak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Campusetan zozkatu dituen iPad miniak banatu dira. Zozketa Unibertsitatek hiru campusetan antolaturiko Orientazio Azoken esparruan sartuta dago.

Gipuzkoako campusari dagokionez, Julieta Schwartz-ek, Donostiako San Patricio ikastetxeko ikasleak, irabazi du iPad minia. Julietak batxilergoko ikasketak bukatzen dituenean, Ingeniaritza ala Fisika Gradua egiteko asmoa du.

Arabako campusean, Nerea Calvo Sagastuy, Vitoria/Gasteizko Ekialdea BHIko ikaslea, irabazle suertatu da. Nereak interesa azaldu du Psikologia ala Gizarte Langintza Graduetako ikasketak egiteko.

Bizkaiko campusean aldiz, Aitana Abaroa Gorritxok, Getxoko Azkorri Ikastetxeko ikasleak, irabazi du iPad minia. Aitanak Psikologia ala Farmazia egiteko asmoa du.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos