Ikasle estatubatuarrak, Donostian

Delawaretik Donostiara fisika eta historia uztartuz

Materialen Fisika eta Euskal Herriko Historia konbinatzen dituen kurtso berezi bat eskainiko da Donostian, estatu batuetatik datorren ikasle talde batentzat

dv

Donostia

Miércoles, 3 de enero 2018, 14:07

Urtarrilean zehar, Delawareko unibertsitateko fisikako 20 ikaslek bisitatuko dute Donostia, programa berri batean parte hartzeko. Esperientzia honek Materialen Fisikako klaseak Euskal Herriko historiarekin konbinatzen ditu. Kurtso hau berez arrotz diruditen bi diziplina elkartzeko aukera bezala aurkeztu dute, fisika eta euskal lurraldeko kultura ulertzeko aukera bat izanik, zientzia den edo letrak diren bereizi gabe.

Publicidad

Materialen Fisika Zentroak (MFZ) eskaintzen duen bikaintasun zientifikoaren ingurune batean jasoko da programa hau, Donostiako Ibaeta auzoko kanpusean. Materialen Fisika Zentroa Ikerketa Zientifikoen Goi-mailako Kontseilua (CSIC) eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) arteko ikerketa zentro mistoa da.

Ismat Shah irakasleak, ingurumen eta energia programaren zuzendaria eta fisika eta astronomia irakaslea Estatu Batuetako Delawareko Unibertsitatean, sustatu zuen kolaborazio hau. Horrela, ikasleak beraien ikasketak ingurune eta kultura desberdinetan garatzeko aukera izaten dute. Shah-k 16 urtez antolatu ditu horrelako egonaldiak Europako hainbat hiriburuetan. Aurten Donostia zuen helburu, MFZko eskaintza akademikoa eta ikertzailea bide lagun izan nahi zituelarik. Amerikar hezkuntza formatuan interdisziplinaritatean oinarritzen diren programak ohizkoak diren arren, Europa mailan oraindik ez daude zabalduta.

Euskal Herriko kultura klaseak Cameron Watson idazle eta irakaslearen eskutik jasoko dituzte. Cameronen obren artean 'Modern Basque History: Eighteenth Century to the Present' topa daiteke. Bestalde, kultura-aniztasuna pizteko, MFZ-ko hainbat ikerlari gehituko dira Euskal Herriko historiako klaseetara. Izan ere, MFZn 20 herrialde desberdinetako ikerlariek bat egiten dute. Gainera, MFZ ikerketa zentro kontsolidatua da, Eusko Jaurlaritzak 'Basque Excelent Research Center' (BERC) bezala goraipatua izan duelarik.

Javier Aizpurua, MFZko zuzendariaren hitzetan, beraien helburua "ezagutzaren mugatik areago esploratzea da, Materialen Zientzien arlo desberdinak miatuz, beti ere ikerketa internazionalaren goimailan bikaintasunez lan eginez. Hau bezalako esperientzia interdizplinarren sedea izatea ohore eta plazer bat dira guretzat".

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete el primer mes por 1€

Publicidad