«Definiziorik eza» egotzi dio EGABek adinekoen egoitzei buruzko dekretu proiektuari

Musika emanaldia adinekoen egoitza batean./T. VALLÉS
Musika emanaldia adinekoen egoitza batean. / T. VALLÉS

"Kostuen estimazio ekonomikorik eza" nabarmentzeaz gain, "osasun arreta eta laguntza psikosozialari dagokionez definiziorik eza oso larria" dela dio

Hitz bitan laburbildu beharko balitz Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak (EGAB) Euskadiko pertsona adinduentzako egoitza zentroei buruzko dekretu proiektua aztertu ondoren osatu duen irizpena, bi hitz horiek izango lirateke "definiziorik eza".

Hain zuzen ere, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak organo aholku-emaile horren esku jarri duen EAEren eremuan pertsona adinduentzako egoitza zentroei buruzko dekretu proiektua izapidetzea "bidezkoa" eta "egokia" dela esan arren, kontsiderazio kritiko samarrak egiten ditu.

Dekretuaren xedea izanik "Euskadin kokatuak dauden pertsona adinduentzako egoitza zentroak arautzea, kalitatezko egoitzen arreta zerbitzuak bermatzeko", gizarte eragile nagusien ordezkariek osatzen duten Batzordea laguntza-ereduan araudia aldatzearekin ados ageri da. Batetik, "gerontologia arretan egungo joerekin bat datozen prestazioak ziurtatzeko" eta, bestetik, "erregimen arautzaile berarekin baldintza materialak, funtzionalak eta langileei buruzkoak homogeneizatzeko".

Hortik aurrera, hutsune ugari antzeman diru. Bere irizpenean, EGABek gogorarazi du "txosten ekonomikoa" behar duela dekretu proiektuak, non "partikular, administrazio eta, oro har, ekonomiarako kostua ebaluatuko" den. Kasu honetan, baina, dekretu berriaren eragin ekonomikoaren balioztapenik ez dago, eta "kostu horiek zenbatzen ez direnez (ezta estimatu ere), txosten ekonomikoa egitearen legezko eskakizuna betetzea arriskuan jartzen du, ezin baitateke helburua betetzat jo", azpimarratzen du.

Hortaz, "egoitza plaza bakoitzaren kostu-hazkuntzaren inguruko azterlan xehea" egin dezan iradoki dio Batzordeak Jaurlaritzari, proposatutako aldaketen egiazko irismena ezagutzeko, "are gehiago, egoitza plaza gehienak administrazioak berak finantzatzen dituela kontuan hartuta".

Laguntza ereduaren definiziorik eza ere nabarmendu du EGABek. Horren ustez, laguntza eredua hautatzea "funtsezkoa" da, eskaini nahi den zerbitzu mota definitzen baitu: bai gutxieneko arretarako gune soziosanitarioa, bai pertsona erabiltzaileen bizi kalitatea eta autonomia hobetzea helburu duen zerbitzua. Laguntza ereduaren "aukerak zeregin berezi bakoitzera bideratu behar den baliabideen mota eta kopurua zehazten du", baina aztertuko proiektuan "osasun arreta eta laguntza psikosozialari dagokionez, definiziorik eza oso larria da".

Esate baterako, osasuna kontrolatzea ez dago dekretuaren helburuen artean "zaintzei eta kaltea saihesteari" egindako aipamenean ez bada. Dena den, kostuak estimatzean bereziki kontuan hartu eta balioztatu beharko litzateke arlo hori, irizpenak azaldutakoaren arabera. Ereduaren definiziorik ezaren beste adibide bat da arreta psikosoziala dela dio irizpenak.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos