1.400 ikaslek baino gehiagok hartuko dute parte 'Finantzak Bizitzeko' programan

Isulapikoa betetzen jakitea baino zertxobait gehiago behar da finantza ezagutza nahikoa izateko. / EFE

Kutxabankek sustatutako ekimenean, oinarrizko finantza ezagutzak ezezik matematika, teknologia digitalak edota hizkuntza-komunikazioa lantzen dira

Kutxabankek bultzatzen duen 'Finantzak Bizitzeko' ekimenaren hirugarren edizioa gogo onez hartu dute ikastetxeek, oain arte jaso diren izen-emateen datuen arabera. Entitatean ohar baten bidez adierazi duenez, datu horiek "argi erakusten dute parte hartzeko interesa handitzen ari dela, eta Euskal Autonomia Erkidegoan Bigarren Hezkuntza ematen duten zentro publiko eta itundutako ikastetxeen hezkuntza zikloetan egonkortasuna lortzen ari den ikasketa dela".

Izan ere,ekimenaren 2017-2018 ikasturtean izena emateko epea irailaren hasieran zabaldu zen, Euskal Autonomia Erkidegoan Bigarren Hezkuntza ematen duten ikastetxe publiko eta itundutako ikastetxe guztietan. Iaz programa honetan parte hartu zuten ikastetxe denek azaldu dute errepikatzeko gogoa. Mota guztietako ikastetxeek parte har dezaketen ekimenaren oinarrian dagoek simulazio jokoaren helburua gaztetxoen artean finantza ezagutza zabaltzea da, "heldutasunean oinarriko irizpide batzuek izan ditzaten".

Hirugarren ikasturteko programa 92 gela ingurutara helduko da, eta beraz 14 eta 16 urte arteko 1.800 ikaslek parte hartuko dutela uste da, guztiak DBH-ko bigarren ziklokoak. Orain arte 41 ikastetxek eman dute izena, eta beste bi aztertzen ari dira programa hau beren heziketa egitasmo propioekin nola egokitu. Beraz 73 ikasgela dagoeneko izena emanda daude, hau da, 1.400 ikasle baino gehiago. Beraz, iaz garai honetan bertan izena emanda zeuden 700 ikasleen bikoitza. Lurraldeen arabera, Arabakoak dira 6 ikastetxe eta 11 gela; 25 ikastetxe eta 43 gela Bizkaikoak eta beste 10 ikastetxe eta 19 gela Gipuzkoan kokatzen dira.

Erdia baino gehiago, euskaraz

Datuak aztertuta, agerikoa da programan parte-hartuko duten ikastetxeen hazkundea, iazkoaren aldean %18 eta 20 artekoa, bai eta ikasleena ere, %14 eta %15 artekoa. Guztiek beren ikaskeketan barneratuko dute 'Finantzak Bizitzeko' ikasgaia.

Programa, esan bezala, hau simulazioko joko batean oinarritzen da eta partaidetza du ardatz, honela oinarrizko finantza ezagutzak ezezik matematika, teknologia digitalak edota hizkuntza-komunikazioa lantzen dira. 14 eta 16 urte arteko neska-mutilez osatutako talde gehienek jokoa euskaraz egitea erabaki dute, %57,5ek, gazteleraren aldeko aukera egin duen %42,5en aldean.

'Finantzak Bizitzeko' programak ikastetxeei behar dituzten tresna didaktiko guztiak ematen dizkie, tartean hezkuntza dinamizadoreak bai eta Kutxabankeko adituak ere (gehienak lanean ari diren bulegoetako zuzendari gazteak). Hauek ikasgeletara joaten dira azken saioetan, beharrezkoa den argibide guztiak eta laguntza ematera, arazo bakoitzerako konponbide egokienak proposatzera eta ekimenaren helburuak bete diren baloratzera. Saioak urrian abiatuko dira, eta ekainera arte luzatuko dira

Aurtengo ‘Finantzak Bizitzeko’ programaren lehen saioak urriko lehen astean hasiko ditu Kutxabankek, eta ekainera arte luzatuko dira. Zabalik jarraitzen dute komunikazio prozesuak eta ikastetxeentzako eskaintzak. Hezkuntza programa honi buruzko informazioa jaso nahi duten irakasleak www. finanzasparalavida.com web orriaren bitartez edo 900103757 telefonora deituta jarri daitezke harremanetan.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos