Komunikazio kuantikoa, 138 segundotan azaldua

Miciuis satelitea iazko abuztuan jarri zuten orbitan, bi urterako lana eman ziotelarik. / YouTube

Bideo labur honetan Geza Giedke DIPC-eko Ikerbasque irakasleak modu argian azaltzen ditu zerbait ulertzen hasteko ezinbestekoak diren oinarrizko kontzeptuak

Hackerrek urratu ezin dezaketen komunikazio sare global eta erabat segurua hurbilago omen dago, txinatarrek orain urtebete orbitan jarri zuten Micius sateliteak igorritako klabe kuantikoak Lurrera helaraztea lortu ostean. Lurrazaleko komunikazio kuantikoaren inguruko hainbat saio arrakatatsu egin dira azken urteetan, baita Txinan bertan ere, baina sateliteek eskaintzen dituzten aukerak baliatu ahal izateak sekulako hedapena emango lioke, adituen diotenez, urraezina ez ezik izugarri azkarra izan daitekeen komunikazio mota horri.

Txinako Zientzien Akademiak zabaldutako berria titulu handitan hedatu dute mundu osoko komunikabideek, korapilatze kuantikoa eta horrelako kontzeptuak zer diren guztiok jakingo bagenu bezala.

Ezjakintasuna onartzea denez gauza berriak ikasi ahal izateko baldintza nagusietako bat, argigarria izan daiteke Nanokomik ekimeneko Youtube kanaletik hartutako bideoa ikustea. Ingelesez dago, euskarazko azpitituluekin, eta bertan Geza Giedke fisikariak azaltzen du zer nolako 'botere kuantiko berriaki emango lizkigukeen partikulen eta materiaren propietate berriak ezagutzea. Besteak beste, "mezuak era bortxaezinean enkriptatu ahal izatea". Giedke doktorea Ikerbasque irakaslea da DIPC-Donostia International Physics Center-en.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos