'Ekaia' aldizkariak jasoko du Elhuyarren Merezimendu Saria

Iazko sarituen taldeko argazkia./
Iazko sarituen taldeko argazkia.

CAF-Elhuyar sariketaren irabazleak asteazkenean ezagutaraziko dira, Tabakaleran egingo den ekitaldian

Datorren asteazkenera arte, isilpean egongo dira 2018ko CAF-Elhuyar sarien irabazlkeen izenak, maiatzaren 16an izango baita sari-banaketa, 18:00etan Donostiako Tabakalerako Kutxa Kultur Plazan.

Badago, ordea, dagoeneko ezaguna den irabazle bat: Elhuyarren Merezimendu Saria jasoko duen 'Ekaia' aldizkaria. Bere webgunean saria jasotzeak 'Ekaia' egiten duen taldeari eman dion poza adierazten duen aldikaria Euskal Herriko Unibertsitateak sortu zuen 1989an, zientzia- eta teknika-dibulgazioa bultzatzeko. Natur Zientziak, Osasun Zientziak, Zientzia Zehatzak eta Teknologiari buruzko idazlan originalak argitaratzen dira aldizkarian, goi-mailako dibulgazioaren esparruan betiere.

Horrenbestez, bat datoz zeharo CAF-Elhuyar sariketaren espirituarekin, horren helburu nagusia ere kultura zientifikoa sustatzea baita, gai zientifiko-teknologikoak gizarteratzen dituzten dibulgatzaile, ikertzaile eta sortzaileen lana aitortuz eta sarituz.

'Ekaia' aldizkariak jasoko duen sariaz gain, dibulgazio-artikulu originalak eta zientzia-kazetaritzaren arloko lanak sarituko dira. Aurten lehen aldiz emango da NEIKER Sari Berezia, lehen sektoreari buruzko lan onenari eskainitakoa. 'Zientzia gizartean' sorkuntza-bekaren eskeipenaren berri ere emango da. Kategoria honetan, zientziaren/teknologiaren eta gizartearen arteko elkarrekintza lantzen duten proiektuak bultzatzen dira. Hautatutako proiektuak 5.000 euroko beka bat jasotzen du, proiektua garatzen eta gizartera zabaltzen laguntzeko asmoz.

Sariak banatu ondoren, iaz Zientzia Gizartean sorkuntza-beka jaso zuen  proiektuaren emaitza erakutsiko dute egileek, Armintxe  Animazio Taldeak: 'Miraila' animaziozko film laburra.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos