Beldurrak elkarri lotutako bi espezie

Beldurrak elkarri lotutako bi espezie
AFP

Harraparien aurrean animaliek garatzen dituzten beldur eta antsietate mekanismoak oso antzekoak direla zizare eta gizakiengan jakin dute Salk Institutuko ikertzaileek, 'Caenorhabditis elegans' zizareak baliatuta

DV

Predatzaileen aurrean animaliek jokaera zein egoera fisiologikoa aldatzen dituzte. Bizirauteko mekanismo bilakatzen dira, orduan, beldurra eta antsietatea. Defentsarako portaera hauek nahiko ezezagunak dira hala ere, eta horregatik, harrapatzaile eta harrapakinen arteko seinale molekularrak aztertu dituzte, hauen azpiko mapa molekular eta neurologikoak marrazten saiatzeko.

Beldurraren eta antsietatearen mekanismoak ikertzeko Caenorhabditis elegans zizarea erabiltzen ari dira. Bere predatzaile naturalak jariatzen dituen sulfolipidoak lurrean jarrita, C. elegans-ak bere burua babesteko jokaera hartzen duela ikusi dute, sulfolipidoak sumatu eta berehala, norabidea aldatzen baitu, eta arrautzak jartzeari utzi.

Harrapatzaile eta harrapakinen arteko seinaleek ikusteko, entzuteko eta usaintzeko gaitasunetan eragiten duela aztertu dute Salk Institutuko ikertzaileek. Jariakinen presentzia hutsak lau zirkuitu neuronal aktibatzen dituela ikusi dute, eta adierazi dute beldurra hain mekanismo errudimentarioa eta oinarrizkoa izanik, eragiten duen erantzun neuronala oso antzekoa dela zizare eta gizakiengan.

Bestalde, aurkitu dute giza antsietatearen aurkako Zoloft botika emanda zizareek ez dutela beldurrik erakusten sulfolipidoen aurrean.

Zizareen nerbio-sisteman beldurrarekin erlazionatutako seinaleak identifikatu izanak antsietatearen mekanismoak eta izaera hobeto ulertzen lagunduko duela espero dute ikertzaileek.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos