Borrar
Aurreko edizio bateko hitzaldia.
Berriro jarriko du martxan Jakiundek 'Jakin-mina' programa

Berriro jarriko du martxan Jakiundek 'Jakin-mina' programa

DBH 4ko ikasleei gai desberdinak aztertzeko aukera emango die, horretarako antolatuko diren hitzaldien bitartez

PPLL

Martes, 3 de noviembre 2015, 15:38

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bosgarren urtez jarraian, Jakin-mina programa jarriko du abian Jakiunde Zientzia, Arte eta Letre Akademiak. Programaren xedea da ezagutza gustuko duten 4. DBHko ikasle motibatuei diziplina desberdinetako adituen, ikerlarien edo alor horietan lan egiten duten lehen mailako jakitunen iritziak ezagutzeko eta ezagutzaren inguruan beraiekin elkarrizketa interesgarriak izateko aukera ematea, zenbait hitzaldiren bitartez.

Jakiundek ohar baten bitartez azaldu duenez, «gazteen garapen intelektuala eta pertsonala babesteko proposamena da hau, itzal handiko hainbat adituren hitzaldi eta erakustaldiez osatutako diziplina anitzeko programa batean oinarritua». Gipuzkoan, Donostian burutuko diren bi ziklo antolatu dira (EHU-ko Joxe Mari Korta Ikergunean) eta ziklo bat Arrasaten (Mondragon Unibertsitatean).

Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako ikastetxeek jaso dute Jakin-mina 2015-2016 deialdia. Aurtengoa bosgarren edizioa da eta zortzi ziklo izango ditu, aurreko aldietan baino bi gehiago, eta honela banatuko dira: ziklo bana Gasteizen (Lascaray Ikergunea, UPV/EHU) eta Iruñean (Nafarroako Unibertsitate Publikoa, NUP), hiru ziklo Bilbon (Bizkaia Aretoa, UPV/EHU), 2 ziklo Donostian Joxe Mari Korta Ikergunea, UPV/EHU) eta ziklo bat Arrasaten (Mondragon Unibertsitatea).

4. DBHko 420 ikasle inguruk hartuko dute parte, eta bakoitzak hautatzen duen zikloko 5 hitzaldietara joan ahal izango du. Hitzaldietako gaiak anitzak dira eta adituak eskainiak dira guztiak.

Egitasmoan parte hartzeko, ikastetxeek Akademiaren bulegoan eman dezakete ikasleen izena: akademia@jakiunde.org

Programa amaitzerakoan, Jakiundek ikasleek azaldutako interesa saritzeko asmoz, ziklo guztian parte hartu duten ikasleei diploma eskaintzen die.

Egitasmo hau E.A.E.n eta Nafarroan batera garatzen da eta 4. edizio hauetan 1.000 ikasle inguruk parte hartu du Gasteizen, Donostian, Bilbon eta Iruñean burutu diren zikloetan.

Gipuzkoako egitaraua

Bost hitzaldiz osatutako hiru ziklo antolatu dira, bi Donostian eta hirugarrena, lehen aldiz, Arrasaten. Donostian burutuko diren hitzaldiak EHUko Joxe Mari Korta Ikergunean izango dira, ostiral arratsaldean (17:30etan).

Lehen Zikloa honako hitzaldiek osatzen dute: The limits of computation Hubie Chen EHUko Informatika Fakultateko, Hizkuntza eta Sistema Informatikoen Departamentuko irakasleak eta Ikerbasque Fundazioko Ikerlariak eskainia. Azaroaren 20ean burutuko da. Bigarren hitzaldia Bizkor edo motel: Solidoak eta likidoak Erreologiaren munduan Antxon Santamaria, Polymat-eko irakasleak, EHUko Kimika Fakultateko Polimeroen Zientzia eta Teknologia Departamentukoak eskainia. Abenduaren 11ean burutuko da. 3. hitzaldia, 2016ean jadanik, Legezkoa al da Iron Man? izenburupean, Itziar Alkorta EHUko Zuzenbide Fakultateko Zuzenbide Zibileko Departamentuko irakaslearen eskutik, urtarrilaren 15ean izango da. 4. hitzaldia, Un sitio para cada cosa Ana Mª de Arce Borda Osakidetzako Zerbitzuko doktoreak zuzenduko du, urtarrilaren 29an. Eta azken hitzaldia, ¿Qué son los Neutrones? izenburupean, Pío Pérez Aldasorok, EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Balioen Filosofia eta Giza Antropologia Departamentuko irakasleak eskainiko du, otsailaren 12an

Bigarren zikloko hitzaldiak EHUko Joxe Mari Korta Ikergunean ere izango dira, azaroaren 26erako aurreikusia dagoena, aldiz, EHUko Ibaetako Campus-eko Psikologia Fakultatean burutuko da. Guztiak ostiralean 17:30etan hasiko dira.

Bigarren zikloa honako hitzaldiek osatzen dute: Zertarako behar dugu administrazioa eta kontrolatu bere boterea? Carmen Agoués-ek, EHU-ko Zuzenbide Fakultateko Zuzenbide Administratiboko, Konstituzionaleko eta Zuzenbidearen Filosofiako Departamentuko irakasleak azaroaren 27an eskainiko du. Bigarren hitzaldia, Bihotza: egitura, funtzioa eta gaixotasunak Felix Zubia Olascoaga Doktoreak, EHUko Medikuntza eta Odontologiako Fakultateko Medikuntza Departamentuko irakasleak abenduaren 18an zuzenduko du. 3. hitzadia, De la bombilla a la nanoelectrónica en casa Luis Huesok Donostiako CIC nanoGUNE (Nanoscience Cooperative Research Center) eskainiko du, 2016eko urtarrilaren 22an. 4. hitzaldia Women in the Alarde. Why all the fuss? Margaret Bullen ikasleak burutuko du EHU-ko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Balioen Filosofia eta Giza Antropologiako irakasleak, otsailaren 19an burutuko duelarik. Eta azkenik, El poder de las emociones Ana. I. Bergararen eskutik, EHU-ko Psikologia Fakultateko, Giza Psikologia eta Jokaera Zientzien Metodologia Departamentutik, blokea itxiko du.

Mondragon Unibertsitatean izango diren hitzaldiak 2015eko abendutik 2016ko martxora bitartean eskainiko dira, LKSetik, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatetik, Telekomunikazio sistemen Ingeniaritzatik, Ikus-entzuneko Komunikaziotik, Basque Culinary Centeretik etorritako irakasle edo adituen eskutik bertan parte-hartzeko lekuak osatu direlarik.

Jakin-Mina, Jakiunderen programa bat da eta Euskadin zein Nafarroan ezarriak dauden Unibertsitateek lagundua da (UPV/EHU, Deustoko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, UNED, Université de Pau et du Pays de l'Adour), eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren laguntza ere badu, Juan Ignacio Pérez Iglesiasek koordinatua. Nafarroan, laguntzaile bezala, Nafarroako Gobernuko Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa (EIBZ) du.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios