Bueltan da Asteasuko Kros Solidarioa

Bueltan da Asteasuko Kros Solidarioa

Igandean, urtarrilak 7, egingo da hirugarren edizioa, eta aurten ere lortutako dirua El Salvadorreko Segundo Montes komunitateko gazteen ikasketetarako bideratuko dute

DV

Hirugarren aldiz, kros solidarioa antolatu dute Asteasun. Igandean egingo da, bihar, hirugarren edizio hau. Aurten ere lortutako dirua El Salvadorreko Segundo Montes komunitateko gazteen ikasketetarako bideratuko dute.

Lizardi etxea, Atzapar pilota elkartea, Matxintxulo Gazte Asanblada eta Asteasuko Udala dira ekitaldiaren antolatzaileak. Aurreko bi edizioetako bakoitzean 1.000€ inguru bilduta, aurtengo helburua zifra hori berdintzea eta, ahal bada, gainditzea da. Lasterketako izen-emateetatik eta zozketako txartelak saltzetik jasotzen dute dirua antolatzaileek. El Salvadorreko Segundo Montes komunitateko hainbat gazteri ikasketak ordaintzeko bideratu dute.

Lasterketa amaitutakoan, parte-hartzaileek eta ikusleek herriko plazan hamaiketakoa egiteko aukera izango dute, eta sari banaketaren ondoren, hainbat produktu zozketatuko dituzte. Asteasuko herrigunea zeharkatzen du lasterketak, eta partaidetza gero eta handiagoa du, aurreko edizioetan jasotako iritzien arabera, "oso polit eta erakargarri" bezala definitu izan baitute askok. Lasterketarekin amaituko dira Asteasuko Gabonetako kultur eta kirol ekintzak.

Lege zaharren enparantzan hasiko dira, hurrengo ordutegiarekin. 11:30ean, 2008tik aurrera jaiotakoen lasterketa izango da (500 m); 11:40an, 2007 eta 2004 bitartean jaiotakoena (2km); 11:45ean, itzuli solidadarioa (korrika, oinez, kalejiran… bakoitzak bere martxan); 12:00etan, kadeteen lasterketa (4 km), eta seniorrena (6 km).

Izen-ematea 11:30 arte egin ahal izango da, goiz osoan zehar, euro bat (haurrentzat) eta bos euro bitarteko prezioan (helduentzat).

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos