Boluntariotzak areagotu egiten du enpresen errentagarritasuna

Entzule ugari bildu dira saiora.
Entzule ugari bildu dira saiora.

Innobasquek Iberdrolaren laguntzaz antolatutako jardunaldian hori ondorioztatu dute adituek eta boluntariotza korporatiborako programak dituzten konpainiek

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO

Definizioz, hutsaren truke eskainitako denbora da boluntariotza, ordain materialik espero gabe egiten den borondatezko lana. Ikuspegi orokor horren barruan, boluntariotza korporatiboa da enpresa batek sustaturiko jarduera-multzoa, irabazi asmorik gabeko erakundeen proiektuetan langileen parte-hartzea sustatzeko, bakoitzak bere astia, gaitasunak edo talentua ipiniz.

Eta Innobasquek Iberdrolarekin laguntzaz antolatu duen 'Boluntariotza korporatiboa eta bere eragina' jardunaldian ondorioztatu ahal izan dela horrela lan egitea ez dela galera; aitzitik, ikusi da boluntariotza korporatiboak areagotu egiten duela enpresaren errentagarritasuna.

Benedetta Falletti Voluntare-Boluntariotza Korporatiboaren Sareko koordinatzaileak adierazi duenez Gallup Consulting-en azterketaren arabera, langile boluntarioen ehuneko handienak dituzten enpresetan, errentagarritasuna %16 gehitzen da.

Bere hitzaldian, Fallettik nabarmendu du boluntariotza korporatiboko programak garatzeak areagotu egiten duela berrikuntza-gaitasuna eta intraekintzailetza erakundeetan, osagai praktiko bat eransten diela prestakuntza-programei eta kanpo-irudia hobetzen duela. Gainera, programetan boluntario gisa parte hartzen duten langileen motibazioa eta konpromisoa ere areagotzen ditu.

Bestalde, Enplegu eta Gazteria sailburuorde Marcos Murok iragarri du Eusko Jaurlaritza 2020ra arteko Boluntariotzaren Euskal Estrategia berria prestatzen ari dela. Halaber, azpimarratu du “enpresa-sektoreak bere egitura erabil dezakeela gizarte- eta ingurumen-onurak sortzeko boluntariotza korporatiboaren eskutik, bere langile edo beharginen inplikazio handiagoa, baita harrotasuna ere, lortuz”. Boluntariotza korporatiboak enpresaren estrategiarekin bat etorri behar du, erakundeen Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren (GEK) parte baita. Hortaz, transmitituriko mezuak eta gauzaturiko ekintzek koherenteak izan behar dute, Ner Group-eko Juanje Anduagak nabarmendu duenez, GEKaren eta berea bezalako erakunde baten gizarte-konpromisoaren artean bereizi duelarik.

Begoña Barberá, Iberdrolako Gizarte Proiektuen arduraduna; Borja Vega, Ayuda en Acción Fundazioko Itun Estrategiko eta GEK (RSC) koordinatzailea; Nieves Gámiz, CEBEKeko Proiektu Berrien Garapeneko zuzendaria; Ainhoa Sagarzazu, Pernod Ricard Bodegaseko Barne Komunikazioko koordinatzailea; Nacho Arnaiz, Bolunta-Boluntariotza eta Gizarte Parte-hartzerako Agentziako zuzendaria eta Gotzon Bernaola eta Leire Bilbao, Innobasqueko Gizarte Berrikuntzako zuzendaria eta zuzendari nagusia ere mintzatu dira jardunaldiak, euren esperientziaren berri eman eta partekatzeko asmoz.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos