Umetatik osasuna zaintzen ikasteko gomendioak

Umetatik osasuna zaintzen ikasteko gomendioak
ARIZMENDI

Gaztelaniatik euskarara Miren Agur Meabek ekarri duen 'Behi zoriontsuaren errezeta' gidaliburuan bildu ditu zenbait aholku eta proposamen Karmelo Bizkarra mediku higienistak

Karmelo Bizkarra bizkaitarra sendagilea da, UPV-EHUn Medikuntza eta Kirurgian lizentziatua. Mediku higienista da, Nafarroako Arizaletan dagoen Zuhaizpeko osasun-zentroko zuzendaria. Osasuntsu bizitzeko baliabide ugari kontuan hartu behar direla uste duten horietakoa da: elikadura, oreka emozionala, ariketa fisikoa...

Liburutxo batean ere baditu bilduta "osasuntsu mantendu edota osasuna berreskuratzeko" zenbait gomendio. 'La receta de la vaca feliz', gaztelaniaz, Zuhaizpek argitaratutako gidaliburua da. Euskaraz Elkarrek argitaratu du, Miren Agur Meabek euskaratua eta Myriam Cordónen ilustrazioak dituela, eta 'Behi zoriontsuaren errezeta' du izenburua.

52 orrialde et a 9,5 euroko prezioa duen liburua "0-103 urte bitarteko haur, gazte eta adinekoei zuzenduriko gida bat da osasuntsu mantendu edota osasuna berreskuratzeko". Adin tartea zabala da, eta denek baliatu ahal izango dituzte Lore behi zoriontsuaren aholkuak, baina haurrei zuzenduta dago batik bat Myriam Cordónen ilustrazio alai eta koloretsuak nagusi dituen liburu. Testuak, berriz, oso laburrak dira.

Ipuin moduan emana da eta hiru protagonista ditu: Gea, Leo eta Lore behia. Gea eta Leo pozez zoratzen ibiltzen dira Lorerekin. Halako batean Leo gaixotu egin da eta Kaixogaixo mediku jaunarengana jo behar izan dute gurasoek. Baina Geak berak plan berezi bat du nebatxoari laguntzeko: Lore lagunarengana joango da osasuntsu egoteko zer egin behar den galdetzera. Lore behiak argibide mordo bat emango dizkio eta, azkenean, Leok osasuna berreskuratuko du, hain justu Lore behi zoriontsuaren errezetari esker.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos