Bete egiten diren landetxeen lurraldea

Irungo Otxoenea baserriko kanpoaldea
Irungo Otxoenea baserriko kanpoaldea / De la Hera

Betetze-tasa altuena duten zazpi eskualdeen artean kokatu berri du Euskadi estatu mailako landa-turismoan espezializatutako webgune batek

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCODonostia

Hiri eta kostaldeko herriez gain, landa-turismoak ere berri onak baditu Euskal Autonomia Erkidegoko okupazio zifrentzat. Landa-turismoko betetze-tasa altuena duten zazpi eskualdeen artean kokatu berri du Euskadi estatu mailako landa-turismoan espezializatutako webgunebatek, %41eko betetze-tasara heldu direla eta.

Mendi eta aranen inguruan sortu eta garatutako turismo mota honek jende gehien erakarri dute baserri edo landetxe hauek, eta horregatik daude eskualde zerrendako lehen postuetan. Webguneak garatutako txostenaren arabera, uda osoan zehar, estatu mailako landetxeen betetzea %37koa izan da. Iazko udako datuekin alderatuta, "antzeko" egoera eman da aurtengoan, nahiz eta "erreserben kantitatea 2015eko datuekiko hazi egin zen".

Turismo mota honentzat hilabete oparoena abuztua izan da, bataz besteko %47ko okupazio tasarekin. Uztailean, bestalde, %28koa izan zelarik.

Autonomia erkidegoka, %40ko okupazio-tasaren gainetik daude Asturias eta Nafarroa, zifra altuenekin, %51, Herrialde Katalanak %46rekin, Murtzia eta Andaluzia %43ko betetzearekin biak eta Balear Uharteak eta Euskadi, %41eko betetzearekin.

Kontrako aldean, betetze-zifra baxuenekin, Errioxa, Gaztela-Mantxa eta Madril egongo lirateke, %21eko, %23ko eta %21eko betetze-tasekin, hurrenez hurren.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos