Azken lanak egin eta fruitua jasotzeko prest daude Etxepare Lizeoan

Lizeoko eta Donostiako Udaleko ordezkariak, sagarrondo landaketa unean/
Lizeoko eta Donostiako Udaleko ordezkariak, sagarrondo landaketa unean

Baionako Etxepare Lizeoari erositako 20 sagarrondo landatu dituzte Donostiako Ametzagaina parkean bi hirien arteko lotura sendotu eta ikastetxeari bultzada emateko

Ikasturte berriarekin, hezkuntza eskaintza zabalagoa estreinatu zuen Baionako Etxepare Lizeoak. Eusko Jaurlaritzako ordezkariek Iparraldeko euskarazko hezkuntzaren etorkizunerako "hain garrantzitsua" den proiektua babestu nahi izan zuten, eta han izan ziren, besteak beste, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua. Orain, Etxepare Lizeoak bultzatuta, 20 sagarrondo landatu dituzte Donostiako Ametzagaina parkean, hain zuzen ere, bi hirien arteko kultura eta ingurumen loturak sinbolizatzen dituztenak.

Iparraldean euskaraz ikasteko aukera eskaintzen duen lizeo bakarra da 1990ean sortutako Bernat Etxepare, 15 eta 18 urte bitarteko gazteentzat euskara hutsean ikasteko abagune bakarra. Lanbide-heziketa sail bat ere inauguratu zuten ikastetxean, euskaraz ikasteko aukerak areagotuz. Beraz, bi urteko lanen ostean, Bernat Etxeparek aurpegi eta eskaintza eraberritua erakutsi zuituen duela pare bat hilabete.

Pauso bat harago eman nahi izan dute orain Donostia eta Baionako udalek, kultura eta ingurumen trukea sustatuz, sagarrandoen landaketa bidez. Horregatik, Donostiako alkate Eneko Goiak, Euskara, Kultura eta Hezkuntza zinegotzi Miren Azkaratek, eta Udal korporazioko hainbat kidek parte hartu zuten atzoko 20 sagarrondoren landaketan, Ametzagaina parkean.

Udalak 20 sagarrondoak Baionako Etxepare Lizeoari erosi dizkio, Donostia eta Bainoaren arteko kultura eta ingurumen trukea egiteko lankidetzaren barruan. Sagarrondo landaketa Etxepare Lizeoak bultzatzen duen kultura eta ingurumen proiektuaren barruan dago. Etxepare Lizeoko zuzendari Ibai Thikoipek eta Lizeoko lehendakari-orde Armand Jaunarenak ere parte hartu zuten ekitaldian.

Eguberriko opari

Irailaren 4an, lizeoko 300 ikasleek sartzea egin zuten Lizeoan, Euskal Herriko herritarren eta udal eta herri elkargoen sustenguari esker. Izan ere, 'Hazten Gaitu, Hazten Dugu' kanpainari esker, lizeoa ekipatzeko beharrezkoak ziren 300.000 eurotik 200.000 bildu zituzten beroni esker.

Horregatik, bihar, hilak 16, goizeko 9etatik 12ak arte beste sagarrondo banaketa bat antolatuko dute lizeo berrian, diru-bilketarekin jarraituz. Eskuragarri daude jada, hala ere, sagarrondoak etxeko baratzean landatzeko, Lizeoko sagardiari eskaintzeko edo Eguberriko oparia egiteko.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos