Auñamendik webgunea estreinatu du

Webgunearen diseinu berria / Auñamendi

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCODonostia

Auñamendi Entziklopedia euskal kultura eta gizartearen inguruko lanik osatuena da egun. 1969an argitaratzen hasi zen Auñamendi editorialak bultzatuta. 1996tik geroztik, Eusko Ikaskuntzak gain hartu zuen haren digitalizazio, katalogazioa eta saretze lanak, obra horren gizarteratze helburuarekin. Orduz geroztik, eguneratze eta sakontze lan jarraian murgilduta dago. Egun, 67.000 irudi eta 120.000 artikulu baino gehiago eskaintzen ditu dohainik sarean.

Auñamendi Entziklopediak aurrerapauso berri bat eman du, diseinu berria eta prestazio hobeak eskainiz, aberastuz. Orain dela 50 urte ibilbidea hasi zuenetik gidatu zituen kalitate-irizpideei jarraikiz, diseinu berriak erraztasuna eta gardentasunaren aldeko apustua egiten du, testuei eta multimedia baliabideei garrantzia emanez.

Burututako zenbait hobekuntzen artean, bilaketa prediktiboko sistema nabarmentzen da, erabiltzaileek behar dituzten emaitzak azkar eta eraginkorki eskura ditzaten. Ezarri diren iragazkiek, berriz, bilaketa-aukera gaiaren, generoaren, hizkuntzaren, egilearen… arabera doitu daitezke webgune berrian.

Artea, hezkuntza, emakumezkoak edo euskal antropologia bezalako gaietan erraz sakontzeko xedez, ‘Nabarmenduak’ atala egokitu da eduki klasifikatuak jasotzen dituena. Aberasten joango den atala izango da, gaien kalitatezko eta interes biziko sintesiak eskainiz.

Egileak, Entziklopediaren oinarri Auñamendi Entziklopediaren edukien atzean, gai desberdinetan espezialista diren multzo handi bat dago. Eurek bermatzen dute kalitate maila eta zorroztasun zientifikoa mamiari. Ezagutzeko, webgune berrian egileen zerrenda oso bat dago, euren argazkia, biografia laburra eta entziklopediaren artikulu bakoitzaren egile nor den zehazten duena.

Etengabeko ‘feed-back’a

Auñamendi proiektuak, erabiltzaile eta kolaboratzaileengana "gerturatu eta solasaldia sortu nahian" egin ditu aldaketak. Horregatik, erabiltzaileek ekarpenak egin ditzakete orain, entziklopedia hobetze eta osatze aldera. Horiek guztiak bideratzeko, artikulu bakoitzean ‘Ekarpenak Egin’ aukera ematen da, harremanetarako bidea emanez. Jasotako ekarpen guztiak Eusko Ikaskuntzaren adituek aztertu eta kontrastatuko dituzte abian jarri aurretik.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos