Artea ikertzen dutenen jardunaldia

Rekalde aretoa/
Rekalde aretoa

Praktikan Oinarritutako Arte Ikerketa Jardunaldiak egingo ditu urtarrilaren 11n eta 12an, Bilbon, EHUko laSIA ikerketa-taldeak

Arte praktikaren alderdi ikertzailea aztertzeko helburuarekin, topaketak antolatu dituzte Bizkaiko Euskal Herriko Unibertsitateko kanpuseko ikerketa talde batek, unibertsitateko iturriek jakinarazi dutenez. LaSIA Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) ikerketa taldeak Praktikan Oinarritutako Arte Ikerketa Jardunaldiak antolatuko ditu, Bilboko Rekalde aretoan, urtarrilaren 11n eta 12an.

Jardunaldietan parte hartuko dute, besteak beste, Mafe Moscoso, Janneke Wesseling eta Mika Elo aditu europarrek. Mafe Moscoso Bartzelonako BAU unibertsitatean irakaslea da. Antropologian doktoratu zen Berlingo Freie Universität-en eta diziplina anitzeko ikertzailea. Bere lana Latinoamerikan eta Europan garatzen du, eta bere jarduera akademikoa idaztearekin eta artearekin bateratzen du.

Bestalde, Janneke Wesseling Hagako Arte eta Ikerketa irakaslea da eta 2016tik Holandako Leiden Unibetsitateko Arte Bisualen Praktika eta Teoria Ikerketaren Katedraren kargua du. Azkenik, Mika Elo Helsinkiko Unibertsitateko Ikerketa Artistiko irakaslea da. 2012tik 2013ra Veneziako Bienalaren 'Falling Trees' erakusketaren komisarioa izan zen. JAR (Journal for Artistic Research) taldeko editore kidea da.

Jardunaldiak antolatuko dituen laSIA taldeak "Subjektuaren egitekoa praktikan abiatutako arte ikerkuntzan" izeneko ikerketa proiektuan du jatorria. EHUk finantzatua, arte praktikaren alderdi ikertzailea aztertzea du helburu. Subjektua, ikerketa, artea eta gaztelerako artikulu femenino singularrak osatzen dute ikerketa taldearen izena: laSIA.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos