Andoni Lekuona soziologia hil da, 85 urte zituela

Andoni Lekuona, idazle eta soziologoa, artxiboko irudian/Postigo
Andoni Lekuona, idazle eta soziologoa, artxiboko irudian / Postigo

Nekazaritza eta baserriari buruzko lanak egin zituen eta Ehne sindikatuaren sorreran parte hartu zuen

DV

Andoni Lekuona soziologoa hil zen lehengo ostiralean. Bihar asteazkena egingo da hileta elizkizuna Oiartzunen, arratsaldeko 8etan. 1932an jaioa zen, euskal kulturari izen ezagunak eman dizkion familia baten barruan. Manuel Lekuona, bertsolaritzaren ikerlari handia, osaba zuen; Juan Mari poeta eta Julen kantaria, anaiak. Andonik bazuen kanturako joera ere, eta zenbait kantu-letra sortu eta itzuli zituen. Gerra zibilak markatutako familia izan zen, osaba Martin abadea fusilatu egin baitzuten frankistek, eta osaba Manuel ere errepresaliatua izan zen.

Juan Mari eta Julen anaiek bezalaxe, apaiz-ikasketak egin zituen Andonik, eta zenbait parrokiatan lanean jardun. Baina apaizgoa utzi eta 1963-66 tartean Soziologia ikasi zuen, Parisen. Nekazaritza ekonomia hartu zuen ikergaitzat,eta 'Baserriko irabazbideak' liburua publikatu zuen 1969an. Zabalegi eta Oronoz Mugairiko nekazaritza eskoletan irakasle jardun zuen eta gero Siadeco ikerketa elkartean hasi zen lanean. Halaber, 1970. hamarkada bukaera aldera Ehne sindikatua abian jartzeko lanean ari izan zen.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos