Ane Albisu diseinu eta moda adituak hitzaldia emango du Euskal Museoan

Ane Albisu diseinu eta moda adituak hitzaldia emango du Euskal Museoan

XVIII. mendeko piezez inguratuta «Frivolité, XVIII. mendeko soinekoetatik harago» izenburupean hitzaldia egingo du. Euskal Museoan ikusgai dagoen aldi baterako erakusketan murgildu eta hura osatzen duten trajeak aztertuko ditu

DV

Hitzordua seinalatuta dago egutegian. Ane Albisu Euskal Museoko Bizkaiko erakundean izango da bihar «Frivolité, XVIII. mendeko soinekoetatik harago» izenburupean ikusgai dagoen aldi baterako erakusketan murgilduko da, eta hura osatzen duten trajeak banan-banan aztertuko ditu. Doako jarduera da, ele bitan egingo dena, eta ez dago aurrez izena eman beharrik.

Euskal Museoaren aldi baterako erakusketak urtarrilaren 28an itxiko ditu ateak beste proiektu batzuei bidea emateko.

Hitzaldiak San Telmo Museotik datorren «Frivolité» erakusketaren bi arlo jorratuko ditu. Batetik, egun Euskal Museoan dagoen XVIII. mendeko piezek osatutako bilduma zein hura osatzen duten trajerik esanguratsuenak aztertuko ditu. Bestetik, erakusketari buruz hitz egingo du; erakusketaren diskurtsoa zein den azalduko du, bildumaren ezaugarriak kontuan izanik.

Urtarrilean Euskal Museoak modari eskainiko dizkion hiru jardueretako bat da honakoa. Euskal Museoko 'Modaren hilabetea' osatzen duten beste bi jarduerak hauek dira: Soledad Santistebanek jantzien kontserbazioari buruz egingo duen tailer bat (jada beteta), eta goi jantzigintzako masterclass bat, Javier Berroeta diseinatzaile ezagunak eskainitakoa. Jardunaldi horiekin, Museoak omenaldia egin nahi dio «Frivolité. XVIII. mendeko jantziak» izeneko erakusketari, azken hilabeteetan harribitxiz bete baititu bertako aretoak.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos