«Emakumeok politikan gure neurrirako jantzia egin behar dugu»

Rigoberta Menchú sareko ordezkariekin bildu zen atzo Bilbon../
Rigoberta Menchú sareko ordezkariekin bildu zen atzo Bilbon..

Virginia Woolf Basqueskola emakume hautetsiei zuzendutako sareak bere jarduearen berri eman du Bilbon egin den konferentzian, eta Rigoberta Menchúrekin elkartu dira sareko zenbait kide

'Bilbo-2018 Berdintasuna, Aniztasuna eta Inklusioa' udal konferentzian aurkeztu da Virginia Woolf Basqueskola ekimena. Emakume alkate eta zinegotzien sarea, EUDELek eta Emakundek bultzatua, «ekimen aitzindari eta praktika onen erakusle gisa» aurkeztu zuten, udal politikatik berdintasunaren alde egin daitezkeen gauzen artean. Aurkezpena Idurre Bideguren Bermeoko Alkateak eta Izaskun Landaida Emakundeko Zuzendariak egin zuten, Konferentziako 'Partaidetza, Politika, Boterea' gunearen barruan.

Lekuko berezi bat izan zuen aurkezpenak, Rigoberta Menchú Nobel Saridun eta konferentziaren gonbidatua. Izan ere, Konferentziaren barruan Menchúren eta Virginia Woolf Basqueskola euskal emakume hautetsien arteko solasaldi bat burutu zen.

Basqueskola Sarearenn bultzatzaile nagusiak diren 18 emakume hautetsi izan ziren bilkuran: Amurrio, Burgelu, Aiala, Asteasu, Santurtzi, Bermeo, Abanto-Zierbena eta Gatikako alkateak eta Bilbo, Getxo, Pasaia, Donostia, Errenteria, Barakaldo, Galdakao, Sondika, Sestao eta Ortuellako zinegotziak.

VWBasqueskola EUDELek eta Emakundek sortu zuten 2012an euskal emakume alkate eta zinegotzien bilgune, prestakuntzagune eta politikan eragina izateko gune izateko. EAEko udalerrietan, gobernuan zein oposizioan, dauden 1.100 emakume hautsiei guztiei zuzenduta dago. Gainera nazioarteko ikuspegiarekin jaio zen, Europako eta munduko emakume hautetsien beste sareekin aliantzak sortzeko asmoarekin. Basqueskolaren estrategia hautetsiek eurek zehazten dute eta euskal udaletako sentsibilitate guztiak ordezkatzen ditu, talde bultzatzaile anitzari esker. Alkateek (Santurtzi, Bermeo, Aiala, Amurrio, Burgelu, Asteasu eta Abanto-Zierben) eta zinegotziek (Bilbo, Getxo, Pasaia, Donostia eta Errenteria) osatzen dute. Emakumeen interes eta beharrizanak agenda publikoan sartzeko estrategiak modu koordinatuan lantzen dituzte, sare baten bidez. Eta emakumeen lidergoa eta partaidetza bultzatzen dituzte, ahots eta jarrera propioekin.

Beste estilo bat

Idurre Bideguren Bermeoko alkateak eta Basqueskolaren ordezkariak azaldu zuen moduan: «Politikan aldaketa egiteko kultura-aldaketa behar dugu» Horrela, oraingo lanaren aldaketak etorkizunean igarriko dira. Horregatik, emakumeak politikan sartzen garenean, gizonezkoek jadanik sortu duten jantzia hartu beharrean, gure neurrirako jantzia egin behar dugula uste dugu. Herritarrak gizonezkoen lidergoarekin eta alkate izateko era batekin ohituta daude baina denbora pasa ahala, emakume alkateen estiloa ontzat hartzen ikusiko dugu». Zentzu horretan, Bermeoko alkateak udaletan berdintasun-politikak sendotzearen garrantzia nabarmentzen du: «Oso garrantzitsuak dira. Nahiz eta asko aurreratu dugun pentsatu, gure kulturan ez dugu berdintasunik lortu eta ez ditugu modu berean emakumezkoak zein gizonezkoak neurtzen.»

Bestalde, Emakunderen zuzendari Izaskun Landaidak zera azpimarratu zuen: «Aurrerapauso handia eman den arren, boterearen egitura eta espazioak androzentrikoak dira funtsean, eta, oinarrian, gizonek pentsatuta eta gizonentzat pentsatuta izaten jarraitzen dute. Horren ondorioz, euren udalerrian alkate edo zinegotzi izateak dakarren erantzukizun-kargua bera gauzatzeak dakartzan zailtasunen gehigarri diren oztopoei aurre egin behar diete emakumeek. Hori dela eta, emakumeen ahalduntzean oinarritutako estrategiak, adibidez, Basqueskola, oinarrizkoak dira.»

VWBasqueskolaren erronketako bat denboraren erabilerei eta emakumeentzako horrek dituen kostuei buruz gogoeta egitea da. Eztabaida indartzeko, ostegun honetan, ekainaren 14an, Jardunaldi bat antolatu da Vitoria-Gasteizen, euskal emakume hautetsi guztiei zuzenduta. Aditu gisa Soledad Murillo aditua bertan izango dela baieztatuta dago. Murillo Salamancako Unibertsitateko Soziologia irakaslea da, Nazio Batuen CEDAWeko kidea eta Berdintasunaren eta Genero Bortizkeriaren aurkako Legearen 2004-08 espainiar gobernuko lehenengo kargua.

Saio horretan udaletan udal politikan denboren antolaketari buruz hartzen ari diren neurriak azaldu eta horien gainean eztabaidatu nahi da. Esperientziak trukatuz eta benetako egoerak azalduz, erreferentzia-ereduak aterako dira, egunen batean gainerako euskal udaletara zabaldu daitezkeen praktika onak izan litezkeenak.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos