800.000 euro ingurune digitalean euskara sustatzeko

Mobiletarako aplikazioak ere hartuko dira aintzat deialdian./
Mobiletarako aplikazioak ere hartuko dira aintzat deialdian.

Eusko Jaurlaritzak onartu duen aurrekontu sailaren zati handiena, ia 600.000 eurokoa, egitasmo berriak bultzatzera bideratuko da

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak 807.500 euroko aurrekontu saila onartu du astearte honetako saioan, euskara ingurune digitalean sustatu, garatu eta normalizatzeko helburua duten proiektuak laguntzeko. Aurrekontu honen bitartez diru laguntzen deialdi bat jarriko da abian eta ingurune digitalerako euskarazko egitasmo berriak zein aurretik martxan dauden proiektuak diruz lagunduko dira. .

Deialdiaren diru gehiena egitasmo berriak bultzatzera bideratuko da: 593.500 euro. Horrela, deialdiaren lehen modalitatearen bidez, Interneterako euskarazko webgune edo beste formatu berritzaile batzuk diruz lagunduko dira (webserie, webirrati, podcast eta abar), baita gailu mugikorretarako euskarazko aplikazioak ere.

Laguntzen bigarren modalitateak 214.000 euro bideratuko ditu ingurune digitalean lehendik abian dauden euskarazko egitasmoak eguneratzera, «edukiak zein funtzionalitate berriak gehituz».

Aurtengo deialdiak iaz abian jarritako bideari eutsi dio. Izan ere, aurreko deialdietako lau multzoak iaz desagertu ziren (webgune berriak sortzea, lehendik abian zeuden webguneak egokitzea, software berria sortzea eta lehendik sortutako softwarea egokitzea), eta aurtengo bi multzo berri horiek bilakatu ziren.

2017ko deialdiaren bidez 67 egitasmo diruz lagundu dira, eta horren eragina egitasmo berrietan antzeman da bereziki, formatu berriei ere lekua eginez (webserieak edota chatbot-ak). Horrez gain, lehendik ziren webguneak edo atalak eguneratu dira, eta euskarazko eduki berriak ere sortu dira. Azkenik, 2017ko diru laguntzen bidez Internet bidezko aplikazioak ere ugaritu ziren.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos