Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
145.000 euro bideratuko dira mugikortasuna sustatzeko diru-laguntzetara. FOTOLIA
680.000 euro gazteen elkartegintza eta mugikortasuna sustatzeko

680.000 euro gazteen elkartegintza eta mugikortasuna sustatzeko

Ander Añibarro Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendariak joan den asteartean onartu ziren laguntzak aurkeztu ditu

Viernes, 22 de diciembre 2017, 14:51

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteriako zuzendari Ander Añibarrok Gobernu Kontseiluak joan den asteartean gazteriaren arloan onartu zituen laguntzak aurkeztu ditu ostegun honetan. Guztira, Eusko Jaurlaritzak 680.000 euro baino gehiago bideratuko ditu 2018an bi ildo nagusitan banatutako jarduerak diru-laguntzen bidez bultzatzeko asmoz.

"Euskal gazteek berdintasunean, arduraz eta konprometituta parte hartu behar dute gizartean, daukaten ahalmen guztia garatzeko aukera izatea funtsezkoa baita gure herrialdea Europan lehiakorra izan dadin", adierazi du Añibarrok.

Gazteriaren eremuko programak eta jarduerak garatzeko diru-laguntzak bultzatuko dituen ildoak 536.000 euroko aurrekontua dauka, eta "gazte-elkartegintza sustatzea eta Euskadiko elkarteen funtzionamendua eta jarduerak babestea du helburu", azaldu du Añibarrok. Haren ustez, "gazteak gizartean txertatzeko aukera bultzatzeko tresna garrantzitsua" da.

Laguntza ekonomikoak jaso ditzaketen jarduerak honako hauek dira: gazteen elkarteek edo euskal gazteen bizi-kalitatea sustatu eta hobetzeko helburua duten erakundeek bultzatutako lurraldez gaindiko jardueren urteko programak; animazio soziokulturaleko eskolek antolatutako dinamizatzaile soziokulturalentzako ikastaroak; eta helburu eta eduki berritzaileak edo gizarte-inpaktu handikoak dituzten jarduera zehatzak.

69 egitasmo 2017ko ekitaldian

2017ko ekitaldian, Gazteria Zuzendaritzak diru-laguntzak jasotzeko 67 eskaera erregistratu ditu guztira, eta horietako 54 onartu dira. Eusko Jaurlaritzak bultzatutako laguntza horiei esker, hainbat proiektu jarri dira abian, hala nola Edex Centro de Recursos Comunitarios erakundeak egindako 'promoción de la resiliencia entre adolescentes mediante el desarrollo de habilidades para la vida' proiektua; Aisibizia Elkartearen 'Boluntariotza 2017' proiektua; Escuela de Formación Animadores Gaztetxos-Gaztetxo Eskolaren 'Dinamizatzaile soziokulturalentzako ikastaroak'; 'Euskalerriko Eskautak erakundearen urteko programa: EILABI (hezkuntza integrala, liberatzailea, aktiboa, norabide bikoa eta integratzailea'); eta Aisi-Hezi Fundazioak egindako 'Astialdi Factory 2017 / Lanzadera de iniciativas y recursos para la educación desde el tiempo libre en Euskadi' proiektua.

Eusko Jaurlaritzak, gainera, gazteen mugikortasunera edo elkartrukera zuzendutako jarduerak ere bultzatuko ditu 2018an. Zehazki, 145.000 euro bideratuko dira diru-laguntzetara. Gazteriako zuzendariak azaldu duenez, laguntza horien bidez gazteen mugikortasuna sustatu nahi da: "mugikortasun-jarduerekin lortzen diren trebetasunak, gaitasunak eta konpetentziak eskuratzearen bidez gazteak gizartean txertatzeko aukera sustatzeko tresna bat da".

Laguntza horiek jaso ditzaketen jarduerak honako hauek dira: gazteen mugikortasunera edo elkartrukera zuzendutako jarduerak (Europar Batasuneko beste estatu edo eskualde batzuetako elkarte edo erakundeekin batera jarduerak egiteko) eta gazteen mugikortasun edo elkartrukeari lotutako sustapen, zabalkunde edo prestakuntzako lurraldez gaindiko jarduerak.

2017. urtean, Gazteria Zuzendaritzak 23 eskaera erregistratu ditu guztira, eta, horietatik, 15ek jaso dute diru-laguntza hainbat jarduera egiteko, hala nola honako hauek: Euskadiko Andaluziako Eskualde Elkarteen Federazioaren 'Intercambio cultural y asociativo de la juventud vasca con la juventud andaluza de Córdoba 2017' elkartrukea; Balmasedako Udalaren 'Gaztetruke Malta 2017' programa; KAEB-NAI erakundeak sustatutako 'Euskadiko gazteriaren potentziala Europan zehar mobilizatzen'; Trocóniz Santacoloma Fundazioaren 'Abia mundura'; eta EDE Fundazioaren 'Gaztechance: nuevas oportunidades de movilidad en Europa'.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios