Diario Vasco

C1 eta C2 mailak ere deialdi irekian egiaztatu ahal izango dira

Artxiboko argazkian, azterketariak BEC-en.
Artxiboko argazkian, azterketariak BEC-en. / F. GÓMEZ
  • Orain arte, euskaltegietan izena emanda zeuden ikasleek bakarrik egiazta zitzaketen bi maila horiek, EGArena zelarik maila aurreratuko deialdi libre bakarra

Realza y moldea tu cuerpo con los últimos diseños en moda íntima

Hasta 80%

Gran variedad en alfombras de diseño

Las mejores marcas a los mejores precios

Diseños con impresión digital para decorar tu hogar

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda clásica para hombre y mujer

Hasta 80%

Diseños originales que decoran y protegen tu mesa

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 90%

Viste tu cama con diseños originales

Hasta 70%

Abrígate este invierno con estilo

Hasta 80%

Calzado y complementos de piel para hombre y mujer

Hasta 80%

Calzado técnico running y trail para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Accesorios imprescindibles para tu día a día

Hasta 70%

¡Moda chic y casual a precios increíbles!

Hasta 80%

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Sea cual sea tu estilo hay una chaqueta de piel para ti

Hasta 70%

Renueva tus básicos y luce piernas esta temporada

Hasta 80%

Decora y protege tu sofá con fundas de calidad

Las mejores marcas a los mejores precios

Textura y suavidad en textil de baño

Las mejores marcas a los mejores precios

Nueva colección de botas, botines y australianas

Hasta 80%

Desplázate con la mejor tecnología

Hasta 70%

Bolsos y complementos de piel

Hasta 80%

La marca de moda en exclusiva para ti

Las mejores marcas a los mejores precios

Tus marcas favoritas en deportivas técnicas y casual

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Elige el cabecero que más se adapte a la decoración de tu habitación

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado de tus marcas favoritas

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Últimas tallas a precios insuperables!

Hasta 90%

Berri ona euskararen ezagutza aurreratua egiaztatu nahi dutenentzat: HABE erakundeak argitaratu berri duen ebazpenari esker, aurten, lehen aldiz, C1 eta C2 gaitasun-mailak ere egiaztatu ahal izango dira deialdi irekien bitartez. Orain arte, B1 eta B2 mailak ziren honela egiazta zitezkeen bakarrak. Askoren xede den C1 maila egiaztatzeko, berriz, horren baliokide den EGA -EAEn zein Nafarroan Hezkuntza sailek bideratzen dutena- zen orain arte bere kasa zihoazen azterketariak onartzen zituen bakarra. C1 eta C2ra aurkezteko, ezinbestekoa zen euskaltegi batean matrikulatua egotea.

Aspalditxotik iragarrita zegoen berritasun honekin, «maila hauek egiaztatu nahi duten ikasleei bidea errazten zaie; izan ere, orain arte, HABEren erregistroan inskribatutako euskaltegietako ikasleek bakarrik egiazta zitzaketen bi maila horiek HABEren deialdietan». HABEko zuzendari nagusi Jokin Azkuek azpimarratu du «gizarte behar jakin bati erantzuten diola interesaturik dauden herritar guztiei zabaltzea C1 eta C2 mailei dagozkien ziurtagiriak lortzeko aukera».

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren menpe dago HABE (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea) eta neurri honen bidez gaitasun-mailak egiaztatzeko bidea erraztu eta zabaldu nahi da. Izan ere, hemendik aurrera euskara-agiria atera nahi duen herritarrak aukera izango du zuzen-zuzenean deialdiotan matrikulatzeko, beste inolako galbahetatik pasa gabe.

Orain arte, esan bezala, ezinbestekoa zen euskaltegietako ikastaroren batean izena emanda izatea C1 (lehengo HABE 3, Hezkuntza Sailak kudeatzen duen EGAren eta Administrazioko hirugarren hizkuntza eskakizunaren baliokidea) eta C2 (lehengo HABE 4, Administrazioko laugarren hizkuntza eskakizunaren baliokidea) mailak HABEren ziurtagirien bitartez egiaztatzeko.

Matrikula eta azterketen egutegia

Aurtengo deialdiek beste berritasun bat ere badakarte. B1, B2 eta C1 mailetako idazmen-proban gai izateko mugarrira (15 puntu) heldu ez, baina gutxienez 13 lortzen dituen azterketariak mintzamen-proban ateratako puntuekin konpentsatu ahal izango du puntu-falta hori. Horretarako ezinbesteko baldintza izango da mintzamen-proba gainditzeko gutxienekoa lortu eta idazmen-proba gainditzeko eskatzen den gutxienekora iristea mintzamen-proban lortutako soberakinarekin. Azkueren esanetan «ahozko jardunean jariotasunez aritzen direnen gaitasun komunikatiboa balioetsi nahi da kalifikazio sistema honekin».

Deialdi irekiko matrikulazio-epea irailaren 15etik 26ra bitartekoa izango da, biak barne. Izen-ematea www.habe.euskadi.eus atarian egingo da, eta matrikula-ordaina 60 eurokoa izango da maila bakoitzeko. Maila batera baino gehiagora aurkeztu nahi duen azterketariak zenbat matrikula, hainbat matrikula-ordain egin beharko ditu, baina jakin behar du egun, ordu eta leku berean bateratu ahalko dituela HABEk hainbat mailetako azterketak, matrikulazio-kopurua eta azterketak egiteko behar diren baliabideak kontuan hartuta. Matrikulazio-epea itxi eta hamar laneguneko tartean emango da argitara azterketen egutegia. Azterketen lehenengo fasea (idatzizko gaitasunen probak: irakurmena eta idazmena) urriaren azken asteetan izango dira.

HABEren deialdietan egiazta daitezkeen mailen azterketa-ereduak eskuragarri daude www.ikasbil.eus atarian ('Baliabideak' atala). Deialdi ireki honetan egingo den C2 mailako probak eredu berri bati erantzuten dio, azterketaria erabiltzaile aditua dela egiaztatzeko: ahoz zein idatzizko komunikazio-egoeretan, erabiltzaile aditu gisa jariotasun eta zehaztasunez komunikatzeko gai dela frogatu beharko du. C2 mailako azterketa berriaren eredu bat argitaratu du HABEk aipatu webgunean.

Hizkuntzaren ikuspegi komunikatiboan oinarritua dagoen Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean (HEOCean) zedarritutako lau trebetasunetan (irakurmena, idazmena, entzumena eta mintzamena) azterketariak dituen gaitasunak neurtuko dituzte azterketok, beti ere HEOCean maila bakoitzerako ezarritako ekintza komunikatibo eta edukietara egokituta.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate