Diario Vasco

«Jai eta aldarrikapen» egun biribila

fotogalería

Ibilbidea, mahasi artean. / IGOR AIZPURU

  • «Nota altuarekin gainditu du proba» Bastida ikastolak antolatutako Arana Euskarazek

Milaka ikastolazale eta euskaltzale hurbildu ziren atzo, ekainak 18, Labastidara, bertako ikastolak antolatutako Araba Euskaraz jaira. Bero egin zuen Arabar Errioxan, eta jendeak itzala eta freskatzeko ura aukeratu zituen eguzkiari aurre egiteko. Ez zen traba izan, dena den, bertaratutako milaka lagunek jai paregabeaz disfrutatzeko. Goizeko hasiera ekitaldian nabarmendu zuten «jai eta aldarrikapen eguna» zela atzokoa, eta horrelaxe joan zen eguna, jaiaz gozatuz ikastolen eta, zehazki, Bastida ikastolaren aldarrikapen eta beharrak ahaztu gabe.

Ikastolen Elkarteak, egunak emandakoa baloratzeko zabaldutako oharrean, aipagarritzat jo zuen Arabako ikastoletako gazteak protagonista izan ziren Erronka lehiaketa, Oion eta Bastidako ikasle taldeek irabazi zutena azkenean. «Erronkaren xedea, dena den, ez da irabaztea. Aitzitik, gazteok ikastolen jaiaren protagonista izatea bilatzen du, ikusle izatetik aktore izatea igarotzea, eta elkarlanean eta elkarrekin Erronkak planteatutako probak gainditzea. Eta lortu ditu helburu horiek, lortu dituenez. Urterik urte sendotzen doan ekimena da, eta aurtengoa ez da izan salbuespena», adierazi dute.

Gogoratu dute, halaber, laiaren bitartez, «ikastola aurrera eramaten ari den berrikuntza pedagogikoa sendotu» nahi dela, hala nola teknologia berrietarako azpiegitura. Ikastola hazteko egin diren obretarako banketxeekin dituzten kredituei aurre egitea ere izan da helburuetako bat. Bihartik

«Araba Euskarazek euskararen jai handi bat eraman du Arabar Errioxara», eta, antolatzaileen ustez «nota altuarekin gainditu du proba». Datorren urtean, berriz, Argantzon ikastolak antolatuko du jaia. Atzo jaso zuen lekukoa, eta gogotik lan egingo dute aurtengo jaia errepikatu, eta, ahal dutela, hobetzeko. Hamabi urte ditu Argantzon ikastolak, Arabako txikienak. Haur Hezkuntza eman du orain arte, baina datorren ikasturtetik aurrera, Lehen Hezkuntza ere emango du Manzanos herrian. Horretarako, lehenbizi, Eusko Jaurlaritzaren baimena behar du, baina itxaropen handiak dituzte lortuko dutela. Era berean, proiektu berriari ekiteko finantzazioa ere beharko du, eta horretarako antolatuko du Arabako ikastolen datorren urteko jaia.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate