Diario Vasco

Milaka lagunek egin diote aurre beroari Bastidan

Cristina Uriarte Hezkuntza Sailburua eta Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakaria zirkuituaren irekieran.
Cristina Uriarte Hezkuntza Sailburua eta Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakaria zirkuituaren irekieran. / IREKIA
  • «Jai eta aldarrikapen» giroa Araba Euskaraz ikastolen festan

¡Semillas, macetas, herramientas y mucho más!

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 70%

Deportivas para toda la familia al mejor precio

Las mejores marcas a los mejores precios

Colección en piel de bolsos y zapatos de diseño

Hasta 70%

Selección de botas, botines y zapatos para mujer

Hasta 70%

Calzado de piel para hombre y mujer

Hasta 70%

Calzado de piel al mejor precio

Hasta 80%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Hasta 70%

Diseños exclusivos en bolsos de piel

Las mejores marcas a los mejores precios

Joyas y relojes para hombre y mujer

Hasta 70%

Selección de marcas especializadas en outdoor

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Encuentra la cazadora que se adapta a tu estilo!

Hasta 90%

Moda casual para mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡La moda que más te gusta al mejor precio!

Hasta 80%

¡Viaja con estilo!

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera al mejor precio

Hasta 80%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

Complementos y juguetes eróticos.¡Mantén viva la pasión!

Hasta 80%

«Jai hau aldarrikapen eguna da, ikastolaren, euskarazko irakaskuntzaren aldarrikapen eta erakusleiho», adierazi du Virginia Salazar Bastida ikastolako batzordekideak Arabako Errioxako herri horretan Araba Euskaraz 2017 abiatu den unean. Eta egun beroa, oso beroa, izan da, ibilbidera eta horretan barreiatutako hiru guneetara hurbildu diren lagunak tenperaturari eta eguzkiari aurre egitera behartu dituena. Hala ere, euskaltzaleek ez dute hutsik egin, eta eskua luzatu diote Araba Euskaraz bosgarren urtez antolatu duen ikastolari.

Arratsalde partean egindako balantzean azaldu dutenez, «Araba Euskarazek euskararen jai handi bat eraman du Arabar Errioxara, eta nota altuarekin gainditu du proba. Bero egin du Arabar Errioxan, eta jendeak itzala eta freskatzeko ura aukeratu du eguzkiari aurre egiteko. Ez da traba izan, dena den, bertaratutako milaka lagunek jai paregabeaz disfrutatzeko». Gogoratu dute, halaber, datorren urtean Argantzon ikastolak antolatuko duela jaia: «Gaur jaso du lekukoa, eta gogotik lan egingo dute aurtengo jaia errepikatu, eta, ahal dutela, hobetzeko. Hamabi urte ditu Argantzon ikastolak, Arabako txikienak. Haur Hezkuntza eman du orain arte, baina datorren ikasturtetik aurrera, Lehen Hezkuntza ere emango du Manzanos herrian. Horretarako, lehenbizi, Eusko Jaurlaritzaren baimena behar du, baina itxaropen handiak dituzte lortuko dutela. Era berean, proiektu berriari ekiteko finantzazioa ere beharko du, eta horretarako antolatuko du Arabako ikastolen datorren urteko jaia».

Euskal Herritik kanpoko 280 ikasle

Bastidakoa ere ikastola txikia da, baina Virginia Salazarrek esan bezala, «txikia izan arren proiektu handiak ditugu, izan ere eredu pedagogiko garaikidea dugu helburu, gure sustraiak ahantzi gabe. Eta proiektu guzti horiek aurrera ateratzeko denon konpromisoa behar dugu. Gaur festa eguna da, elkarrekin indarrak hartzeko eguna da, gu handitzeko eguna, hartara gure helburuak lortzeko eguna», adierazi du.

Helburu horien artean kokatu ditu Bastida ikastolako ordezkariak xede hauek: ikastola aurrera eramaten ari den berrikuntza pedagogikoa sendotzea; teknologia berrietarako azpiegitura sendotzea; eta ikastola hazteko egin diren obretarako banketxeekin dituzten kredituei aurre egitea. Eta horiek lortzeko, hain zuzen ere, herritarren laguntza bezala erakundeena ere behar dutela azaldu du. Erakundeetako ordezkariak bertan zirela aprobetxatuz, zuzenean eskatu die laguntza.

Araba Euskaraz Kultur Elkarteko lehendakari Xabier Arrietak Arabar Errioxako egoera azaldu du: «Bianako ikasleak DBH Oionen egiten dute eta ondoren Lapueblan Batxilergoa, Bastidako ikasleak DBHko lehen etapa bukatu ondoren ere Lapueblan jarraitzen dituzte ikasketak, D ereduko Batxilergo bakarra, Errioxan, gurea da». Bertako ikastoletara Euskal Herritik kanpoko ehunka ikasle etortzen direla ere azaldu du Arrietak: «Mirandatik Logroñoraino, 280 ikasle inguru dira Euskaditik kanpo bizi eta Arabako Errioxako ikastoletan eskolatzen direnak». «Baina garraio zerbitzua beharrezkoa da, Mirandatik Logroñoraino, herririk herri dabilen garraio zerbitzua galga handia suposatzen digu», gaineratu du Arrietak. Horregatik, Administrazioaren laguntza eskatu du zama ekonomiko hori arintzeko.

Aipagai izan ditu, era berean, Armentia ikastolan heldu den ikasturtean Batxilergoa eskaintzen hasiko direla, eta Argantzon ikastola, aldameneko Manzanos herrian, Lehen Hezkuntza eskaintzen hasiko dela. Horretarako, halere, Eusko Jaurlaritzaren baimena behar du, eta baimen hori galdegin dio Hezkuntza Sailari.

Hezkuntza Legea ere aipatu du Arrietak. «Urteetan esperoan izan duguna«, azaldu du, eta «zezena adarretatik hartzeko garaia» iritsi dela azpimarratu du: «Hezkuntza legea, Kalitatea bultzatuko duena, berdintasuna bilatuko duena, behar dugun finantzazioa ziurtatuko diguna, eskubide eta bete beharrekin noski, izan eskola legea edo eskola ituna, gure hezkuntza sistema arautuko duena, izan hezkuntza publikoa edo itunpekoa, azken batean guztiok eskaintzen dugu zerbitzu publikoa».

Elkarlanerako deia

Hezkuntza-sistemak euskararen hedapenerako izan duen funtsezko zeregina nabarmenduz hasi du Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak aurtengo Araba Euskaraz festaren irekiera ekitaldiako bere hitzaldia. «Euskara, orain dela urte batzuk pentsaezina gertatzen zitzaigun esparru eta lekuetara hedatu da. Eta hori, beste inon baino hobeto dakizue Arabako Errioxan», azaldu du Uriartek

Baina hezkuntza-sistema nahiz ikastolak euskararekin uztartzen ditugun moduan, gero eta gehiago, eskola beste ezaugarri garrantzitsu batzuekin ere lotzen dugula nabarmendu nahi izan du sailburuak. «Gero eta gehiago, gure hezkuntza-sistema aniztasunaren sinonimo ere bada; eta bizikidetzarena; gure hezkuntza-sistemak inklusibitatea esan nahi du; gizarte-kohesioa; ekitatea; eta etorkizunerako ikasle guztiei aukera-berdintasuna eskaintzea»

Etorkizuneko Hezkuntza Legea hizpide hartuta, berriz, eragile gutien arteko elkarlanerako eta adostasunak aurkitzeko deia egin du Hezkuntza sailburuak Bastidan. «Horixe da bidea: elkarlana. Eta horixe da gure erronka, guztion erronka. Hezkuntza-eragile guztien artean hitz egin, hausnartu eta adostu. Hezkuntzak zatitu egin beharrean, batu egin behar gaitu. Etorkizuneko hezkuntza-legea izan behar dugu jomugan, adostasunaren bidean barrena, oinarrizko akordioa lortu arte. Ez da erronka makala, eta horretan guztiok gara arduradun«. Jaurlaritzak adostasunaren alde egiten duen deiari erantzuten dioten guztiak ongi etorriak izango direla ziurtatu du Uriartek.

Datorren urtean Argantzon ikastolak antolatuko du Araba Euskaraz, eta lekuko aldaketaren ekitaldia egin da ikastolan. Arabako ikastola txikiena da Argantzon, eta Trebiñuko egoera bereziaren barruan, haizea kontra eduki arren, lan handia egiten ari dira hamabi urteotan. Haur Hezkuntza eskaini du orain arte, baina heldu den ikasturtetik aurrera, Lehen Hezkuntza ere emango du. Horretarako alboko Manzanos herrian irekiko dituzte gela berriak. Dena den, oraindik ez dute Hezkuntza Sailetik baimena eskuratu, eta hori du orain lehentasuna

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate