Borrar
344 haur eta neraberen partaidetza izan du lehiaketak.
41 proiektuk hartu dute parte 'Safer Internet Day 2017' lehiaketan

41 proiektuk hartu dute parte 'Safer Internet Day 2017' lehiaketan

Adin txikikoek interneten erabilera segurua eta arduratsua egin dezaten sustatu nahi du Eusko Jaurlaritzak ekimen honekin

dv

Viernes, 19 de mayo 2017, 09:53

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

'Safer Internet Day 2017' lehiaketaren bigarren edizioaren sari-banaketak emango dio amaiera ostiral honetan Eusko Jaurlaritzak gazteenen artean artean teknologia berrien erabilera segurua eta arduratsua sustatzeko ekimenari. Bigarren edizio honetan guztira hamabi ikastetxe eta aisialdi-talderen 41 ikus-entzunezko proiektu aurkeztu dira, eta 344 haur eta neraberen partaidetza izan du.

Sari-emate ekitaldian zortzi bideo finalistak proiektatuko dira, lau kategoria bakoitzeko (Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6.era eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. mailatik 4.era), eta ezusteko ikuskizunak tartekatuko dira. Edonola ere, lan dela daude ikusgai hemen.

Lehiaketa Lehen Hezkuntzako 3. mailaren eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. mailaren artean ikasi duten adingabeei zuzendu zaie, pertsona heldu baten laguntzaz. Haren xedea da gazteenen artean Interneten erabilera segurua eta arduratsua sustatzea, ikus-entzunezkoak sortuta edizio honetako europar goiburupean, 'Izan zaitez aldaketaren parte: Internet seguruago baten alde elkartzen gara!'

Beste zenbait ekimen

Lehiaketaren azken helburua da ikasleek Internet, gailu mugikorrak eta sare sozialak erabiltzeko moduari buruzko gogoeta sustatzea, eta ikus-entzunezko labur batean Internet seguruago baterako jardunbide egokiak jasotzea. Horregatik baloratu dira, kalitate teknikoaren edo artistikoaren gainetik, mezua, gogoetak sortzeko gaitasuna, hizkuntzaren erabilera, berdintasunezko partaidetza eta aurkeztutako proposamenaren originaltasuna.

Lehiaketa hau zuzenean lotuta dago Eusko Jaurlaritzak Safer Internet Day-rekin duen inplikazioarekin, Europako Batzordeak bultzatutako jardunaldia eta Interneten eta teknologia berrien erabilera arduratsu eta segurua sustatu nahi duena, bereziki haur eta nerabeen artean. Safer Internet Day urtero egiten da bigarren hilabeteko bigarren asteko bigarren egunean. Hau da, otsaileko bigarren asteartean, 2017 honetan, otsailaren 7an, lehiaketari irteteko pistola-tiroa eman zitzaion eguna.

Lehiaketa honetaz gain, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak zenbait ekimen bultzatu ditu duela urte batzuetatik hona, adingabeak Interneteko mehatxuen aurka babesteko: egON LINE izeneko gida pedagogiko bat jarri da abian DBHko 1. eta 2. mailetako ikasgeletan teknologia berrietako hezkuntza lantzeko eta gida hau editatu da: 'Internet eta teknologia berriak. Hitz egingo al dugu familian?'. Hor, oinarrizko jarraibideak eskaintzen zaizkie gurasoei haien seme-alabak teknologia berrien erabilera arduratsu eta seguruan heztean kontuan izan behar diren alderdiei buruz. Duela gutxi, gainera, Kirolaren Euskal Eskolarekin eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiekin lan egin du 'Kirol-erakundeetan adingabeekin teknologia digitalen erabilera arduratsurako gida' elkarrekin prestatzeko, eta lau informazio-saiotan aurkeztuko da maiatzaren 22an, 23an, 24an eta 25ean hurrenez hurren Gernikan, Donostian, Vitoria-Gasteizen eta Bilbon.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios