Borrar
Artxiboko argazkiak, HABEk deitutako azterketa bat.
Doakotasuna ez da C1-eraino helduko

Doakotasuna ez da C1-eraino helduko

Euskara ikastea B2 mailara arte doakoa izateko lanean jarraituko dutela berretsi dute Legebiltzarrean EAJk eta PSEk, EH Bilduren proposamena aintzat hartu gabe

El Diario Vasco

Sábado, 13 de mayo 2017, 10:18

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Diagnostikoan adostasun handi samarra dago Jaurlaritzari eusten dioten EAJ-PSE eta oposizioko EH Bildu eta Elkarrekin Podemosen artean: aginte publikoek euskara ikasten dutenei luzatzen dizkieten laguntzak mataza nahaspilatu baten antzekoak dira, eta hori ordenatzea komeni da. Soluzioetan, berriz, ez daude ordea horren hurbil, batez ere doakotasunaren ingurukoetan. Horrenbestez, bertan behera gelditu da Eusko Legebiltzarreko Kultura, Euskara eta Kirola batzordea EH Bilduk egindako proposamena, non eskatzen zen lehiatila bakarra sortzea laguntzak bideratzeko, eta doakotasuna EGAren kideko den C1 mailaraino eramango direla bermatzea.

Rebeka Ubera HB Bilduko legebiltzarkideak Elkarrekin Podemos-ekin adostutako testuak, azkenean, bi talde horien sostengua izan zuen bakarrik, proposamenaren aurka agertu baitziren EAJ, PSE eta PP. Uberak gogoratu zuenez, euskara ikasteko laguntza sistema ez dago batere ordenatua, eta udalerriaren arabera euskara ikasteak ikaslearentzat izan dezakeen kostua joan daiteke 500 eurotatik 7.000ra. Hori dela eta, lehiaketa bakarraren beharra nabarmentzeaz gain, proposatu zuen laguntzak ez daitezela izan mailaren araberakoak, eskolen aprobetxamenduaren araberakoak baizik.

Jakina denez, EAJk eta PSEk adostuta daukate doakotasuna B2raino eramatea, modu mailakatuan. Uberak bezala, Elkarrekin Podemos-eko Lander Martinezek muga hor jarri izana deitoratu zuen, B2ak, C1ak ez bezala, ez duelako bermatzen gaitasun profesionala. Martinezek esan zuen, halaber, laguntzak emaitza akademikoen araboerakoak izateak ez duela ikasleen arteko berdintasuna bermatzen.

Garbiñe Mendizabal legebiltzarkide jeltzaleak, berriz, gogoratu zuen euskara ikasteagatik herri-administrazioek ematen dituzten diru laguntzetarako irizpideak aztertu eta bateratzeko lanean ari dela Jaurlaritza, eta kritikatu zuen EH Bilduren jarrera beti dena ala batez estrategiarekin segitzen duelako; Gobernuaren ekimenen ondoren, PNVk baino gehiago azaldu nahi horretan.

B2 maila bitartean doakotasuna lortzeko bidean aurrera egiten jarraituko dugu azpimarratu zuen Mendizabalek, eta gogorarazi zuen aurten euskara ikasten ari direnen ahalegina saritzeko, 1.250.000 euro bideratuko dituela gobernuak.

PSEren izenean, Eneko Anduezak deitoratu zuen proposamenak elkarrengandik hurbil egon arren akordio batera iristeko gai ez izana, eta adierazi zuen beraientzat B2 maila egokia eta nahikoa dela normaltasunez hitz egiteko eta lan bat lortzeko.

PPko Laura Garridok, berriz, ontzat eman zuen euskara ikasteko laguntzak jartzea herritarren esku, adieraziz euskarak izan behar duela guztion ondare eta alderdikerietatik kanpo utzi behar dela.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios