Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Hamaika saridunetatik, bederatzi emakumeak izan dira.
«Edukiak benetan kalitate handikoak izan dira»

«Edukiak benetan kalitate handikoak izan dira»

«Helburuak beteta» eta aurkeztu diren lanik onenak sarituta amaitu da Iruñean UEUk antolatutako Ikergazte kongresua

dv

Viernes, 12 de mayo 2017, 15:01

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Hiru egunetako jardunaren ondoren, ostiral eguerdian bukatu da UEUk antolatutako Ikergazte kongresuaren bigarren edizioa.180 ikertzaile gazteek beraien lanak plazaratu dituzte, besteen ikerketak ezagutu eta hori egiteko plaza bihurtu da Ikergazte. Iruñetik kanpoko parte-hartzaileen euren jatorrizko tokietara itzuli badira ere, kongresua ez da erabat amaitu, ahozko komunikazio bidez zein posterren bidez aurkeztu diren 122 komunikazioak argitaratu egingo baitira, «euskarazko produkzio zientifikoari ekarpen adierazgarria eginez».

Iñaki Alegria UEUren zuzendaria pozik dago edizio honek eman duenarekin: «UEUren helburu garrantzitsuenetako bat izan da bere hasieratik euskal komunitate zientifiko-intelektuala trinkotzea. Elkarren berri izatea ezinbestekoa da ezagutzak aurrera egin dezan, are gehiago gure kasuan, euskaraz lanean dihardugun ikertzaileak hain sakabanatuta egonda. 2010. urtean ezagutza alor guztiak bilduko zituen kongresu baten ideia sortu zen UEUn, eta duela bi urte Durangon antolatu genuen. Apustu oso handia izan zen lehenbiziko kongresua UEUrentzat, eta are gehiago bigarren hau, beti esaten baita bigarrengoa antolatzea izaten dela zailena. Baina erantzuna ikusita (180 ikertzaile eta 122 komunikazio), kongresua arrakastatsua izan dela esan dezakegu zalantzarik gabe, eta erreferentzia bat bihurtzen ari dela. Edukiak benetan kalitate handikoak izan dira eta aurkezpenak ere maila berekoak izan dira. Horretaz gain, aurten bilgune izaera hori gehiago lortu dugu»

Alegriak zorionak eman dizkie ikertzaile gazteei, «beraiek izan direlako protagonista».Eskerrak eman dizkie, berriz, «Ikergazte aurrera ateratzeko izan ditugun bidelagun ezin hobeei: NUP, UPV/EHU, Nafarroako Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Nafarroako Gobernua eta Iruñeko Udala».

Ikertzaile sarituak

Iruñeko Udalak babestuak dira, hain zuzen, amaiera-ekitaldian banatu diren sariak, kongresuko bost jakintza alorretako komunikazio onenei emanak. 300 euro, aldizkari zientifiko baten harpidetza eta bertan idazteko aukera irabazki dute ikertzaileek.

Udaleko ordezkari bezala Maider Belokik, Iruñeko udaleko kultura zinegotziak parte hartu du ekitaldian.

Hauek izan dira irabazleak:

Giza Zientziak. Garazi Arrula Ruiz (Tafalla, 1987) 'Erdaraz, mesedez: Auto-itzulpen literarioa Euskal Herrian, ikuspegi orokor bat' UPV/EHU

Gizarte Zientziak. Aratz Ramirez de la Piscina Arrillaga. (Gasteiz, 1988). 'Nanoteknologien eta RFID dispositiboen arteko konbergentzia teknologikoa: pribatutasunarentzako mehatxu berri baten atarian?' UPV/EHU

Zientziak. Ex equo:

Amaiur Esnaola. (1992, Donostia). 'Piriniotako muturluzearen (Galemys pyrenaicus) ekologia espazial eta trofikoa: kontserbaziorako funtsezko faktoreak'. UPV/EHU

Ania Ibarguren. (1988, Donostia). 'Noaingo oilategi konpostagailua etxeko soberakin organikoak aprobetxatzeko ikerkuntza partehartzailea'. NUP

Osasun Zientziak. Olatz Goñi Balentziaga. (1999, Donostia) 'Tumoreak, estres sozialak eta estresari aurre egiteko estrategiek jokabide depresiboan eta garunaren aktibitatean duten eragina'. UPV/EHU

Ingeniaritza. Jaione Etxebarria Elezgarai (1986, Ondarroa). Gailu mikro-fluidiko analitikoetarako osagaien garapen eta azterketa. UPV/EHU

Ekitaldian Udalbiltzako lehendakariak, Luis Intxauspek ere parte hartu du eta bere eskutik Patricia Marañak, Nafarroako Unibertsitateko TECNUMeko ikertzaileak jaso du Euskal Herriko garapenean eragin handiena duen ikerketa saria, 300 eurokoa 'Hiri erresilientziaren eraikitze prozesua hobetzeko erakunde publiko, konpainia pribatu eta pertsonen arteko elkarlan markoa' ikerketagatik.

UEUk ere poster aurkezpen onenak ere saritu ditu:

Giza Zientziak. Begoña Altuna Díaz (1989, Bilbo) Euskarazko ezeztapenaren tratamendu automatikorako azterketa. UPV/EHU

Gizarte Zientziak. Beñat Garaio. Gasteiz. 'Urkixote eta euskararen aurkako gurutzada': buru bakarreko etsaia?

Zientziak. Nagore Elu Arantzamendi (1992, Ondarroa) Angelman Sindromearen oinarriak ikertzen: Zein da UBE3Aren biktima?

Osasun Zientziak. Gotzone Hervás. (1991. Galdakao) Jarduera fisikoa eta gorputz-osaeraren eragina hezur-dentsitate mineralean

Ingeniaritza. Haritz Iribas Pardo. (Iruñea). Zuntz optikoan oinarritutako sentsoreen prestazioen muga-efektu berria, egituren egoera monitorizatzea helburu. NUP

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios