Borrar
Bao Baok azken egunera arte eutsi dio errutina patxadatsuari.
Panda margolariaren itzulera

Panda margolariaren itzulera

Bao Bao, Estatu Batuetako panda famatuena, Mao Zedongek Nixoni opari egin zion bikotearen biloba, arbasoen lurraldera itzuli da betiko

m. imaz

Miércoles, 22 de febrero 2017, 17:31

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Azken egunotan, 2013ko abuztuan jaiotako panda handi batekin partekatu ditu egunkarietako lehen orrialdeak Estatu Batuetako presidente Donald Trumpek, berebiziko interesa piztu baitu Washingtongo zooko izar nagusietakoa zen pandaren Txinarako bidaiak. Bao Baok jaio zenetik erakarri du bisitarien eta hedabideen arreta. Besteak beste, margolari bezala ere nabarmendu delako. 16 orduko eskalarik gabeko bidaia bereziki egokitutako hegazkin batean egin du, zaintzaile bat, albaitari bat eta 30 kilo janari (banbua, sagarrak, madariak eta batatak) inguruan zituela. Txinan ere izar handi bat iritsiko balitzaie bezala egon dira haren zain.

Bao Bao emea ez dute Estatu Batuetatik kanporatu paper edo baimen kontuak direla eta. Aitzitik, Txinako agintariei egindako keinutzat hartu dute zenbaitek Washingtongo Smithsonian zootik Chengduko panden zaintzarako zentrora egin duen bidaia. Hain zuzen ere, sortu baino lehenago zegoen Bao Bao lotuta panden diplomazia deiturikora, 1972an Mao Zedongek Richard Nixoni oparitu zion panda bikotearen biloba baita.

Duela 45 urte egin zen bidaia garrantzia diplomatiko eta historikoa handia izan zuen, AEBen eta Txinaren arteko harremanen normalizazioaren hasiera izan baitzen. Orduz geroztik, animalia horiek Mendebaldean pizten duten interesa ikusita, pandak oparitzea lehen mailako tresna izan da diplomazia txinatarrarentzat, herrialdearen aurpegi gozo eta maitagarriena islatzen dutelako, besteak beste.

Hala, iragan mendeko azken hamarkadetan 20 pandatik gora oparitu zizkieten Txinako agintarien Mendebalde zenbait herrialdetakoei, Espainiar estatukoei barne. Horrela iritsi ziren Madrilgo zoora 1978an Chu Lin eta Chang Chang, eta 2007an heldu ziren Bing Xing eta Hua Zui Ba ere Sofia erreginari egindako opari bat izan ziren. 1984an panda handiak desagertzeko arriskuak zeudela ikusi zenean, pandan oparitu beharrean mailegatzen hasi zen Txina. Eta ez ditu merke 'alokatzen', hamar urteko mailegua 9,5 milioi euroen bueltakoa izan daiteke.

Bao Baok hilabete igaroko du koarentenan bere jatorrizko zooak eta CWCA erakunde txinatarrak elkarrekin kudeatzen duten zentroko hazkuntza-programak txertatua izan aurretik. Programa horren bitartez, ugaltzeko orduan nagi samarrak diren animalia horien populazioa handitu nahi da, espeziearen etorkizuna bermatu ahal izateko. Gaur egun, 1.800 panda handi baino ez dira bizi libre basoan, gehienak Sichuan probintzian.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios