Diario Vasco

20. Korrikak baditu unitate didaktikoak

Koldo Tellitu, Asier Amondo eta Xan Aire.
Koldo Tellitu, Asier Amondo eta Xan Aire. / KORRIKA
  • Elkarlanean prestatu dituzte AEK-k eta Ikastolen Elkarteak, eta eskuragarri daude bi erakundeon webguneetan

Aspaldi honetan, Korrikaren edizio guztiek alboan izan dituzte unitate didaktikoak, eta 20.ak ere baditu. Asteazkenean, Iruñeko Ezpeleta jauregian aurkeztu zituzten aurtengo ediziorako prestatu direnak. Ohi denez, elkarlanean prestatu dituzte AEK-k eta Ikastolen Elkarteak. Aurkezpenean Asier Amondo Korrika arduradunak adierazi zuenez, «unitate didaktikoa Korrikaren nondik norakoak zabaltzeko beste tresna bat izateaz gain, irakasle zein ikasle horien eguneroko lanean laguntzeko egiten dugun unitatea da, ikastetxeei KORRIKAren alde egiten duten ahalegina ere eskertuz».

Ikastetxeetako ikasleei zuzenduta daudenez, mailaka sailkatuta dauden unitate didaktikoen edukien moldaketa eta egokitzapena Ikastolen Elkarteko didaktika taldearen esku egon da. Xan Airek, Ikastolen Elkarteko kideak eta unitate didaktikoaren egileak eta koordinatzaileak zehaztapenak azaldu zituen. Haiekin batera, Koldo Tellitu, Ikastolen Elkarteko lehendakaria ere izan zen agerraldian. Unitate didaktikoak Korrikaren webgunetik eta Ikastolen Elkartekotik jaitsi daiteke.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate