Diario Vasco

Belarritakoa daraman emakumearen misterioa

  • Gauza bitxia da hori «islamiarrek ez baitzuten bitxirik edo bizitzako osagairik lurperatzen hildakoekin batera»

Aurkitutako banakoen artean, belarritako bat zeramala lurperatua izan zen emakume bat dago. «Gauza oso bitxia da hori, islamiarrek ez baitzuten bitxirik edo bizitzako osagairik lurperatzen hildakoekin batera», azaldu du Iranzu Guedek. Doktoregaiak egin dituen mugikortasun azterketen arabera, «emakume hori Tausten jaio zela, denbora luzez herritik kanpo bizi izan zela eta hil baino urte batzuk lehenago herrira bueltatu zela frogatu ahal izan dugu; bidaia horren arrazoiak, ordea, ezezagunak izango dira betirako».

Ikerketa horiei esker jakin ahal izan da ere komunitate islamiar hori komunitate egonkorra zela, banako gehienak Tausten jaio eta hil baitziren, kanpoko bi gizon eta bi emakume kenduta.

Aztarnategia udalerriko bide publikoan egindako lan batzuen ondorioz aurkitu zen eta 'El Patiaz' Kultura Elkarteak, ostean, esku-hartze ezberdinak egin zituen 2010 eta 2013 bitartean. Indusketa horiek Francisco Javier Gutiérrez arkeologoaren zuzendaritzapean egin ziren eta honen iritziz, bi hektareako azalera ere izan dezakeen nekropoli honetan 4500 hilobi egon litezke. Aurkitutako banakoen antropologia azterketa, bere aldetik, Miriam Pina antropologoak egin du.

Karbono-14 bidezko analisien arabera, halaber, banako horiek VIII. eta X. mendea bitartean bizi ziren, aro gatazkatsua islamiarren konkista eta gero. Izan ere, ikerketa guzti horiek funtsezkoak izan dira islamiarron presentzia egiaztatzeko haien existentzia ezagutzen ez zuen udalerri batean.

Iranzu Guederen ikerketa Maria Cruz Zuluaga eta Luis Angel Ortega doktoreek zuzentzen duten bere doktorego tesian sartua dago. Aipatuak, Erdi aroko komunitate ezberdinen mugikortasuna eta dieta aztertuko ditu Iberiar Penintsularen iparraldean.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate