Diario Vasco

Larrabetzu, Ataun, Errezil, Areatza eta Mendaro Uemako kide dira

Uemako kide berri diren herrietako alkateak
Uemako kide berri diren herrietako alkateak
  • 82 udal dira UEMAko kide, guztira 240.000 biztanleko lurgune euskalduna osatuz

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak batzar nagusia egin du Larrabetzun (Bizkaia) larunbat honetan, urtarrilaren 14an, mankomunitatera sartzeko Larrabetzu, Ataun, Errezil, Areatza eta Mendaroko udalek egindako eskaera berriak aztertzeko. Bost udal berriak gehituta, 82 udal dira UEMAko kide, guztira 240.000 biztanleko lurgune euskalduna osatuz.

Hain zuzen ere, agintaldi honetan bederatzi udalek erabaki dute Uemako kide izatea: Ea, Dima, Ziortza-Bolibar, Legorreta, Mendaro, Larrabetzu, Ataun, Errezil eta Areatzako udalek.

Horrela, agintaldiaren hasieratik gehitu diren bederatzi herri berriekin, guztira, 240.000 biztanleko lurgune euskalduna osatzen dute Uemako kide diren herrien artean.

Modu honetan, 2017ko egitasmoa onartuko dute, Uemaren ohiko ildoen baitan: udalak ez ezik udalerriak ere euskalduntzea, herritarren sentsibilizazioa eta ahalduntzea, eta udalerri euskaldunen zaintza.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate