Diario Vasco

Ilargiaren sorreraren inguruko aurkikuntza berriak

Ilargiaren sorreraren inguruko aurkikuntza berriak
  • Orain arte, Ilargiaren jatorria objektu batek Lurrarekin talka egitearekin lotuta azaldu dute

Orain arte, Ilargiaren jatorria objektu batek Lurrarekin talka egitearekin lotuta azaldu dute zientzilariek. Talka bakarrean askatutako puskekin sortu omen zen. Ilargi eta Lurraren arteko sistema ez du guztiz azaltzen hipotesi honek, baina.

Lurrak eta Ilargiak antzeko konposizioak dituzte, bien arteko talka ugaritasunak azalduko lukeena. Gauzak horrela, Ilargia hainbat talkaren ondorioz sortu zela proposatu dute Israelgo Weizmann Zientzia Institutuko ikertzaileek, Nature Geoscience aldizkarian argitaratu duten ikerketaren arabera.

Weizmann Zientzia Institutuak proposatu duena zera da, Elhuyar zientzia aldizkariak azalduta: Lurra eta Marteren arteko tamainako 20 bat objektuk Lurra jo zutenean askatu ziren hondakin planetarioak elkartuz “ilargitxoak” sortzen joan ziren, azkenean Ilargia sortu arte. Eredua bat dator Lurra-Ilargia sistemaren egungo ezaugarriekin, ikertzaileek ondorioztatu dutenez.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate