Diario Vasco

Amore eman du Gazako azken zooak

fotogalería

Bi ume, tximu disekatu banarekin. / AFP PHOTO / SAID KHATIB

  • 100.000 euroko zorrak pilatuta, goseak eta gerrak akabatu dituzten animaliak disekatuta erakustera beharturik eta bizirik daudenak ezin bazkatuta, salgai jarri dute

Calzado de piel al mejor precio

Hasta 80%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Hasta 70%

Diseños exclusivos en bolsos de piel

Las mejores marcas a los mejores precios

Joyas y relojes para hombre y mujer

Hasta 70%

Selección de marcas especializadas en outdoor

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Encuentra la cazadora que se adapta a tu estilo!

Hasta 90%

Moda casual para mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡La moda que más te gusta al mejor precio!

Hasta 80%

¡Viaja con estilo!

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera al mejor precio

Hasta 80%

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

¡Moda y complementos con diseños originales!

Las mejores marcas a los mejores precios

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Joyas de tus marcas favoritas!

Hasta 80%

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

Complementos y juguetes eróticos.¡Mantén viva la pasión!

Hasta 80%

Garai batean, sei zoo izatera heldu zen Gaza. Iragan mendeko azken urteetan, hain zuzen, itxaropena eta bizipoza ziren nagusi Palestinan, kostaldeko zerrenda hori barne, Oslon abiatutako bake prozesuaren ondorioz posible ematen baitzuten bakeak eta normaltasunak. Gauzak, ordea, luze gabe okertu ziren. 2006ko hauteskundeak Hamasek irabazi zituenetik, ez da bakerik izan, ez direlako baretu Hamas eta Al Fatahren arteko liskarrak, eta Israelek gogortu baino ez duelako 2007az geroztik Hamaseko integristen esku dagoen Palestinaren zati horrekiko presio ekonomiko eta militarra. Krisi ekonomikoak, Israelek eta Egiptok ezarrita duten blokeoak eta azken hamarkadan jasan dituzten hiru gerrek birrinduta utzi dute Gazako zerrenda, eta biziraupenaren mugan bertako biztanle gehienak.

Muturreko egoera horretan, bata bestearen atzetik joan dira ixten zoo eta gainerako jolas eta aisialdi guneak. Gazako Rafah hiritik bidalitako kronikan EFE agentziako Saud Abu Ramadan berriemaileak kontatu du, aste honetantxe, zabalik gelditzen zen azken zooak amore eman duela.

Ibrahim eta Mohamed Juma anaiek salgai jarri dute 1999an Gaza hegoaldean, Rafah hiriaren kanpoaldean, zabaldu zuten zooa, bisitarik kopuruak etengabe egin duelako beherantz eta ezin dutelako euren gain hartu animalien eta instalazioen mantenua. Mohamedek esaten du inork ez dizkiola ordaindu hiru gerrak eragindako kalteak, eta bizirik dirauten animaliei ezin dietela jaten eman. Une honetan, baldintza penagarrietan, 60 animalia daude zooan, erdia baino gehiago hegaztiak. Animalia handiak, hain zuzen, goseak eta gerrek hil dituzte.

Animaliei jaten emateko 250 bat euro behar dituzte egunean, eta ez dituzte inondik inora biltzen, bisitarien kopurua izugarri urritu baita. «Une gogor hauetan familien lehentasuna haurrak bizirik mantentzen baita, eta ez umeak entretenitzea», diote jabeek. Gazan bizi diren bi miloi pertsonen erdia baino gehiago pobrezia egoeran dauden, langabezia %55ekoa delarik. Egoera horretan, sarrera ordaintzea (1,8 euro helduentzat, 0,8 haurrentzat) ezinezkoa da herritar gehienentzat.

Hala ere, baten batzuk hurbiltzen zaizkie, eta dibertitzen dira animalia disekatuekin, aurretik Gazako beste zoo batzuek egin zuten bezala goseak eta gerrek hiltzen dituzten zenbait animalia disekatu egiten baitituzte, betikotzeko eta zer erakutsia edukitzeko. Izan ere, bizi duten egoeran zooa, parkeak eta hondartza dira Gaza blokeatu eta zeharo pobretuan dituzten aisialdi gune ia bakarrak.

Honezkero saldu dizkiote zenbait animalia Zisjordaniako zoo bati, baina orain salgai daukatena zooa bera da, pentsatuz inbertsore baten sarrerak berma lezakela instalazioaren biziraupena. Hori gauzatzen ez bada, azken itxaropena 'Four Paws' nazioarteko fundazioan daukate jarrita. Gazako beste zoo batzuei laguntza eskaini dien fundazioa animaliak erreskatatzeaz eta beste herrialde batzuetara eramateaz arduratu izan da. alegia.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate