Diario Vasco

240.000 biztanleko lurgune euskalduna ordezkatuko du UEMAk

Kide berrien ordezkariak, Larrabetzun egindako agerraldian.
Kide berrien ordezkariak, Larrabetzun egindako agerraldian. / UEMA
  • Larunbat honetatik aurrera, 82 udal izango dira Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide, egun horretan sartuko diren Ataun eta Errezil barne

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 90%

Viste tu cama con diseños originales

Hasta 70%

Abrígate este invierno con estilo

Hasta 80%

Calzado y complementos de piel para hombre y mujer

Hasta 80%

Calzado técnico running y trail para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Accesorios imprescindibles para tu día a día

Hasta 70%

¡Moda chic y casual a precios increíbles!

Hasta 80%

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Sea cual sea tu estilo hay una chaqueta de piel para ti

Hasta 70%

Renueva tus básicos y luce piernas esta temporada

Hasta 80%

Decora y protege tu sofá con fundas de calidad

Las mejores marcas a los mejores precios

Textura y suavidad en textil de baño

Las mejores marcas a los mejores precios

Nueva colección de botas, botines y australianas

Hasta 80%

Desplázate con la mejor tecnología

Hasta 70%

Bolsos y complementos de piel

Hasta 80%

La marca de moda en exclusiva para ti

Las mejores marcas a los mejores precios

Tus marcas favoritas en deportivas técnicas y casual

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Elige el cabecero que más se adapte a la decoración de tu habitación

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado de tus marcas favoritas

Las mejores marcas a los mejores precios

Ataun, Errezil, Areatza, Larrabetzu eta Mendaro bilduko dira datorren larunbatean UEMAra, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak egingo duen batzar nagusian, bertan beste udal batzuk UEMAko kide izateko egin dituzten eskaerak ere aztertuko direlarik. Bost berriak gehituta, 82 udal izango dira UEMAko kide, guztira 240.000 biztanleko lurgune euskalduna osatuz. Agintaldi honetan UEMAko kide izatea erabaki duten bederatzi udaletako alkate eta zinegotziek agerraldia egin zuten atzo, asteartea, Larrabetzun, eta 2017a «urte garrantzitsua» izango dela nabarmendu zuten, «adostasunaren bidetik UEMAk hazten jarraituko duelako batetik, eta arnasguneen aitortza zein babesa lortzeko jorratu beharko diren bideak sendotzeko urtea izango delako bestetik».

UEMAko lehendakari Josu Labakak gogoratu zuen erakundeak 25 urte bete berri dituela, eta urteurrenak atzera begiratzeko eta egindako bidea ikusteko aukera eman diola: «Euskararen aldeko herri mugimendutik sortu zen UEMA. 1988an Euskal Herrian Euskaraz elkartearen mozio bat onartu zuten Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 32 udalek, udalak euskalduntzeko eta euskara hutsean funtzionatzen hasteko. Horretarako zailtasunak eta arazo komunak zituztela ohartuta, udal haietako batzuk elkarren artean biltzen eta koordinatzen hasi ziren, udalak ere euskaraz lanean hasi ahal izateko. Horrela, mankomunitate izaera hartuta, erakunde publiko bihurtu zen UEMA. 1991n, sorrerako batzarrean 17 udalek hartu zuten parte, eta ordudanik hazten joan da udalerri euskaldunen lurgunea, udalen kopuruari dagokionez. Agintaldi honen hasieran, esaterako, 72 herri ziren UEMAko kide [Ezkio eta Itsaso banandu egin dira ordudanik]. Azken hamabost hilabeteotan, ordea, 9 herri gehiagok erabaki dute UEMAko kide izatea: Dima, Ea, Ziortza-Bolibar, Legorreta eta larunbat honetatik aurrera kide izango diren Areatza, Larrabetzu, Ataun, Mendaro eta Errezil».

Arnasguneen babesa eta aitortza

Mankomunitateak ohar baten bidez azaldu du UEMAren lurgunea zabaltzea aspaldidanik dela «erronka eta helburu esanguratsua udalerri euskaldunentzat, elkarrekin euskararen aldeko politika ausartak eta aurrerakoiak bideratu ahal izateko«. «Urratsez urrats eta herriz herri, horretan ari gara, eta kasu gehienetan, gainera, ahalik eta adostasun zabalena lortuta«, nabarmendu zuen Labakak. Aurrera begira ere itxaropentsu agertu zen: «Beste hainbat herrik erakutsi du UEMAko kide izateko gogoa, eta horiekin ere ari gara bilerak egiten, ahalik eta adostasun zabalenarekin har dezaten erabakia, iraunkorra izan dadin».

Agintaldi honen hasieratik gehitu diren bederatzi herri berriekin, guztira, 240.000 biztanleko lurgune euskalduna osatzen dute UEMAko kide diren herrien artean. Josu Labakak adierazi duenez, gainera, «urte berrirako aurreikuspen ederrak ditugu

Batzar Nagusia Larrabetzuko kultur etxean egingo dute UEMAko kide diren udaletako ordezkariek larunbat eguerdian. Besteak beste, 2017ko egitasmoa onartuko dute, UEMAren ohiko ildoen baitan: udalak ez ezik udalerriak ere euskalduntzea, herritarren sentsibilizazioa eta ahalduntzea, eta udalerri euskaldunen zaintza. Josu Labakak gaur duenez, UEMA euskalgintzatik sortutako erakunde publikoa den heinean, elkarlanean jarraituko du bidea egiten, «baina baita euskararen aldeko erabaki ausartak eta aurrerakoiak behar bezala hartuz eta bideratuz ere. Zentzu horretan, 2017a urte garrantzitsua izango delakoan gaude. Adostasunaren bidetik UEMAk hazten jarraituko duelako batetik, eta arnasguneen aitortza zein babesa lortzeko jorratu beharko diren bideak sendotzeko urtea izango delako bestetik».

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate