Diario Vasco

Jokin Azkue izendatu dute HABEko zuzendari nagusi

Jokin Azkue Euskara Sustatzeko zuzendaria izan da azken legealdian.
Jokin Azkue Euskara Sustatzeko zuzendaria izan da azken legealdian. / IÑIGO ROYO
  • Orain arte ardura hori izan duen Joseba Erkizia ordezkatuko du, eta Azkuek utzi duen Euskara Sustatzeko zuzendaritza Estibalitz Alkortak hartuko du

Decora y protege tu sofá con fundas de calidad

Las mejores marcas a los mejores precios

Textura y suavidad en textil de baño

Las mejores marcas a los mejores precios

Nueva colección de botas, botines y australianas

Hasta 80%

Moda para hombre y mujer al mejor precio

Hasta 70%

Desplázate con la mejor tecnología

Hasta 70%

Lleva contigo a tus personajes favoritos

Las mejores marcas a los mejores precios

La marca de moda en exclusiva para ti

Las mejores marcas a los mejores precios

Tus marcas favoritas en deportivas técnicas y casual

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado y mochilas para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Elige el cabecero que más se adapte a la decoración de tu habitación

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado de tus marcas favoritas

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 80%

¡Todo el menaje que necesitas al mejor precio!

Hasta 70%

Primeras marcas en menaje para el hogar

Hasta 70%

Bolsos de piel de diseño exclusivo.

Hasta 80%

Diseño y calidad en tu descanso

Hasta 70%

Joyería y relojería de tus marcas favoritas

Hasta 70%

Selección de marcas en moda íntima para hombre

Hasta 70%

Decora las ventanas de tu hogar con originales estores

Las mejores marcas a los mejores precios

Miss Sixty, Morellato y V&L

Hasta 80%

Bolsos y complementos de piel

Hasta 80%

Renueva tu comedor con muebles de diseño al mejor precio

Hasta 70%

Miren Dobaranen ardurapeko Hizkuntza Politikarako sailburuordetza ari da egitura berritzen, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak ohar baten bidez jakinarazi baitu Jokin Azkue izendatu dutela HABEko zuzendari nagusi, orain arte ardura hori izan duen Joseba Erkiziaren ordez. Era berean, Estibalitz Alkorta izango da aurrerantzean Euskara Sustatzeko zuzendari. Gobernu Kontseiluak astearte honetako saioan onartu ditu izendapen berri hauek.

Helduen euskalduntzearen eta alfabetatzearen gidaritza izango da Azkueren ardura nagusia. Oharrak zehazten duenez, «euskara ikasteko bailabide didaktikoak lantzea edota udal euskaltegien zein gizarte ekimeneko euskaltegi homologatuen jarduera finantzatzen laguntzea eta sustatzea izango dira, besteak beste, bere eginkizunak». Psikologian lizentziatua da Azkue eta eskarmentua badauka erakunde autonomo honetan, 1996tik 2005era HABEko zuzendaria izan baitzen.

Horrez gain, Hizkuntza Normalizatzeko teknikaria izan da Eusko Jaurlaritzan bi etapa ezberdinetan (1986-1994 eta 2011-2013) eta Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendari gisara ere jarduna da bi garai ezberdinetan (1994-1996 eta 2005-2008). EAJko zinegotzia Tolosako Udalean, azken legealdian Euskara Sustatzeko Zuzendaria izan da. Kargu hau da, hain zuzen, Estibalitz Alkortak orain hartu duena.

Estibalitz Alkorta Lasarte-Oriako ingeniari industriala da eta enpresara aplikatutako Kalitate Kudeaketan du masterra. Kalitatearen kudeaketan auditorea ere bada, baita lan arriskuen prebentziorako teknikaria. Oharrak zehazten duenez, «hiru hizkuntza menperatzen ditu (euskara, gaztelania eta ingelesa), eta sektore pribatuan zein publikoan aritu da». Batetik, kalitateko arduraduna eta gerentea izan da fabrikazio elektronikoko sektoreko enpresa batean. Bestetik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaria izan zen 2007tik 2011ra eta Lasarte-Oriako Udalean Ogasuneko batzorde-burua zein EAJko bozeramailea izan da. 2008tik Euskararen Aholku Batzordeko kidea da.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate