Diario Vasco

Olli, Berlingo kaleak korritzen hasi den gidaririk gabeko mikrobusa

Olli, Berlingo kaleak korritzen hasi den gidaririk gabeko mikrobusa
/ EFE/OLIVER WEIKEN
  • Ez da zenbait hiritan probatzen ari diren autobus autonomo bakarra, baina bai berezienetakoa, ibilgailuaren pieza gehienak 3D inprimagailuetan egiten baitira

Realza y moldea tu cuerpo con los últimos diseños en moda íntima

Hasta 80%

Gran variedad en alfombras de diseño

Las mejores marcas a los mejores precios

Diseños con impresión digital para decorar tu hogar

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda clásica para hombre y mujer

Hasta 80%

Diseños originales que decoran y protegen tu mesa

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 90%

Viste tu cama con diseños originales

Hasta 70%

Abrígate este invierno con estilo

Hasta 80%

Calzado y complementos de piel para hombre y mujer

Hasta 80%

Calzado técnico running y trail para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Accesorios imprescindibles para tu día a día

Hasta 70%

¡Moda chic y casual a precios increíbles!

Hasta 80%

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Sea cual sea tu estilo hay una chaqueta de piel para ti

Hasta 70%

Decora y protege tu sofá con fundas de calidad

Las mejores marcas a los mejores precios

Textura y suavidad en textil de baño

Las mejores marcas a los mejores precios

Desplázate con la mejor tecnología

Hasta 70%

La marca de moda en exclusiva para ti

Las mejores marcas a los mejores precios

Tus marcas favoritas en deportivas técnicas y casual

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado de tus marcas favoritas

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Últimas tallas a precios insuperables!

Hasta 90%

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Gran selección de consumibles para todas las marcas

Hasta 70%

¡Accesorios escolares y juguetes de sus personajes favoritos!

Hasta 70%

Relojes y joyas para hombre y mujer

Hasta 70%

Apurka-apurka ari dira tokia eskatzen kale eta errepideetan gidaririk gabeko ibilgailuak. Badaude kamioiak, erabilera partikularrerako autoak, eta garraio publikoa hobetu dezaketen autobusak ere badaude. Oso urrutira joan gabe, iaz Donostiako Miramon Teknologia Parkean horrelako ibilgailu bat estreinatu zuten, parke barruko joan-etorrietarako, Europako beste hiri batzuetan ere probatu den CityMobil2 proiektu pilotuaren baitan. Gidaririk gabeko trenak ere badaude, zaharrenetakoa eta ezagunenetakoa Londresko Docklands inguruetan diharduen DLR ezaguna.

Etorkizun handiko merkatua denik ezin uka. Horrela ez balitz, nekez ibiliko lirateke Tesla, Nissan edota Mercedes-Benz bezalako konpainia handiak euren kabuz ibiltzeko gai diren ibilgailuak garatzen eta merkaturatzen. Autogintzako erraldoi alemaniarraren kasuan, gogoratu behar da iazko uztailean estreinatu zuela Amsterdamen 'Mercedes-Benz Future Bus' delakoa, aurretik ezarritako ibilbide batean, aurrez finkatutako geldialdiak eginez betiere, gora eta behera dabilen autobus automatikoa.

Autonomoa eta 'adimentsua'

Aurreko adibide horiek guztiek bi ezaugarri komun dituzte: pertsona baten esku-hartze zuzenik gabe ibiltzea ahalbidetzen dien gidatze-sistema kenduta, ibilgailu nahiko konbentzionalak dira karrozeriari eta gainerako osagaiei dagokienez, eta ibilbide finko batean ibiltzeko daude diseinatuta eta programatuta.

Euren kabuz dabiltzan ibilgailuen familia gero eta zabalagora heldu den azkenekoa Olli txikia da, hamabi lagunentzako tokia daukan mikrobusa. Egoitza nagusia Arizonako Phoenix hirian duen Local Motors konpainiak sortutako Ollik bi berezitasun ditu: nahierara ezarri daiteke haren ibilbidea, eta ibilgailuaren zati asko 3D inprimagailu batetik irteten dira. Automatikoa ez ezik, alegia, adimentsua da Olli, eta IBMk garatutako teknologiak bidaiariekin 'komunikatzea' ahalbidetzen dio, ibilbide finkatzeko zein, galdetuz gero, bestelako argitasunak emateko.

Olli, alegia, ez da lineako autobus bat, bidaiariaren beharretara egokitzen den ibilgailua baizik. Aplikazio baten bitartez eskatzen da, taxi bat edo Uber gidaridun bat izango balitz bezala, eta daraman bidea komeni ez bazaizu bera etortzen da zure bila, barruan doazen edo jaso behar dituen bidaiari guztientzat egokiena izan daitekeen ibilbidea aukeratuta. Ordaindu ere app horren bidez ordaintzen da. Ollik, erabat elektrikoa denez, ez du kutsatzen eta zaratarik ere ez du egiten, eta mota desberdinetako sentsoreak baliatzen ditu ibilbidera eta trafikoaren egoerara egokitzeko. «Gizakia baino azkarragoa da ezusteko baten aurrean erreakzionatzeko orduan», diote sortzaileek.

Aurreneko frogak iazko udan egin zituzten Washington D.C.-n, eta jardunean jarraitzen du, AEBetako beste hiri batzuk zain dauzkala. Abenduan, Berlin Schönebergen dagoen Euref Campus delako etorkizuneko auzo modukoan jarri zuten martxan modu esperimentalean. Han jarritako lanak ondo bete dituenez, Alemaniako garraio enpresa nagusia den Deutsche Bahnek Berlingo kaleetara atera ditu egunotan aurreneko Olliak.

Une honetan sei ibilgailu baino ez daude martxan, baina LMk eta DBk aurreratu dute 2017an zehar 50 gehiago egitea aurreikusten dutela, Berlingo garraio publikoa hobetzen jarraitzeko asmoz. Izan ere, segituan egiten omen da Olli bat. Piezak inprimatzea eta muntatzea 10 bat orduko lana da, eta darabilten teknologiaren ondorioz ez da lantegi handirik behar Olliak ekoizteko. Hori dela eta, ez dira urrutitik ekarri behar, tokian bertan egiten baitira. Berlinen dabiltzanak,

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate