Diario Vasco

Euskarazko tesi onenak

  • Astearte honetan banatuko dira Bilbon Euskarazko Tesien V. Koldo Mitxelena Sariak

Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak Euskarazko Tesien V. Koldo Mitxelena Sariak banatuko dituzte asteartean, urtarrilaren 10ean, Bizkaia Aretoko Baroja gelan, Bilbon. Gainera, Iñaki Goirizelaiak EHUko errektore moduan egingo duen azken ekitaldi publikoa izango da.

Sari hauek EHUk eta Euskaltzaindiak sortuak dira, euskarazko ikerketa bultzatzeko eta sustatzeko asmoz. Bi urterik behin deitzen diren sariek bost jakintza arlo nagusitan banatzen dira: Zientziak, Ingeniaritza eta Arkitektura, Osasun Zientziak, Gizarte eta Lege Zientziak, eta Giza Zientziak.

EHUk jakinarazi duenez, ekitaldia 11:30ean hasiko da eta Iñaki Goirizelaia EHUko errektoreak, Andres Urrutia euskaltzainburuak, Fernando Plazaola EHUko Ikerketaren arloko errektoreordeak, Adolfo Arejita euskaltzain osoak eta bost kategorietako saridunek parte hartko dute. Gainera, esan bezala, Iñaki Goirizelaiaren azken ekitaldi publikoa izango da errektore arduran.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate