Diario Vasco

Bideojokoen edukien berri ematen duten ikur ezezagunak

Arduraz aukeratu behar dira haur eta gaztetxoek erabiliko dituzten jokoak, dena ez baita moda kontua.
Arduraz aukeratu behar dira haur eta gaztetxoek erabiliko dituzten jokoak, dena ez baita moda kontua. / A. GÓMEZ
  • Betiko jostailuetan erraza da arriskua antzematea. Egunotan haur eta gaztetxo ugari jasotzen ari diren bideojokoetan, berriz, ezkutukoa da maiz jolasaren alde iluna

Calzado de piel al mejor precio

Hasta 80%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Hasta 70%

Diseños exclusivos en bolsos de piel

Las mejores marcas a los mejores precios

Joyas y relojes para hombre y mujer

Hasta 70%

Selección de marcas especializadas en outdoor

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Encuentra la cazadora que se adapta a tu estilo!

Hasta 90%

Moda casual para mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡La moda que más te gusta al mejor precio!

Hasta 80%

¡Viaja con estilo!

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera al mejor precio

Hasta 80%

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

¡Moda y complementos con diseños originales!

Las mejores marcas a los mejores precios

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Joyas de tus marcas favoritas!

Hasta 80%

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

Umetatik bideojokoetara ohitutako gazteak guraso bilakatzen ari diren heinean, aitek eta amek gero eta informazio gehiago eta hobea dute jostailu horiei buruz. Hala ere, oraindik ere dezente dira adin txikiko haurren eskuetan haientzat egokiak ez diren bideojokoak jartzen dituzten helduak. Batzuetan ez zaielako axola, beste zenbaitetan haur eta gaztetxoen bertsioa itsu-itsuan sinesten dutelako eta, askotan, ez dituztelako ezagutzen ez bideojokoak, ezta horiei buruzko informazio zehatza eskaintzen duten etiketa eta ikurrak ere. Olentzero eta Errege Magoak ere engainatzen dituzte askotan bideojokoen azal koloretsuek, ziria sartzea are errazagoa delarik euskarri fisikorik ez duten joko deskargagarrien kasuan.

Gabon-Eguberri-Errege egun hauetan, kontsumitzaile elkarte gehienek zabaldu dituzte gaiaren inguruko oharrak. EKA Euskal Kontsumitzaileek Elkarteak gogoratu du, besteak beste, elikagaiak alde batera utzita arriskutsuak izateagatik merkatutik erretiratzen diren produktuen laurden bat jostailuak direla: panpinak, bizikletak, moto txikiak, pistolak, telegidatutako kotxeak, jostailu magnetikoak, kimikoak, uretan erabiltzekoak...

Jostailu horien arriskuak bistakoak dira. Ertz zorrotzak izan ditzakete; irentsiak izan daitezkeen pieza txikiak; osagai toxikoak; sokak eta zintak; erraz atera daitezkeen pilak… Horrez gain, jostailuak CE marka baldin badarama bederen (hori ez daramanik ez erostea izan liteke aurreneko gomendioa), etiketan ere nabarmendu behar dira arriskuak, eta ohar ikusgai eta irakurgai batean zehaztu behar dituzte.

Badira, ordea, ezkutuko arriskuak dituzten jostailu edo jostailu antzekoak; hau da, jostailu itxura izan arren egiazkoak diren tresnak, hala nola laserdun erakusleak, zenbait erreminta, pizgailuak eta beste.

PEGI etiketak

Are ezkutuagoa izan daiteke arriskua bideojokoen kasuan, nahiz eta 2012az geroztik indarrean egon Europar Batasunean PEGI (Pan European Game Information) delako etiketatze-sistema. Sistemaren xedea da filmak, bideoak, DVDak eta bideojokoak adinaren arabera sailkatzea eta, aldi berean, horien edukiari buruzko informazio zehatz eta argia eskaintzea, haur edo gaztetxoaren ardura duenak erabaki dezan zer utzi haren esku, eta zer ez. Arazoa da egin diren ikerketa gehienek erakutsi dutela helduentzat ezezagunak direla ikur horiek, nahiz eta guztiz esplizituak izan eta, horrenbestez, ezjakintasuna aitzakia makal samarra izan.

Adinaren araberako sailkapena ulertzeko, behintzat, ez da informazio askorik behar, ezta irudimen handirik ere. PEGI 3 etiketa duten produktuen edukia, sailkapenaren lehen mailatik hasteko, adin guztietarako da egokia. Testuinguru komikoetan bada, onartzen du bortizkeria-gradu txiki bat (marrazki bizidunetako betiko kolpe, eroriko eta gaiztakeriak, alegia), baina garrantzitsua da haurrak ez nahastea fikziozko pertsonaia horiek egiazko pertsonekin. Etiketa hori daramaten bideojokoek ezin dituzte umeak izutu ditzaketen soinuak edo irudiak izan, eta birao eta hitz itsusiak ere debekatuta daude.

PEGI 7 etiketa daramatenek, 7 urtetik gorakoentzat gomendatutako jokoek, izan ditzakete beldurra eragingo duten soinu edo eszenak, hitzak asko neurtuta betiere. 12 urteetan egiten du hurrengo jauzia adinaren araberako sailkapenak. PEGI 12 etiketa daramaten jokoetan zertxobait esplizituagoa izan daiteke bortizkeria fantasiazko pertsonaien kasuan zein giza itxurakoengan eta animaliengan. Biluziak ere esplizituagoak izan daitezke, eta hitz itsusiren batzuk ere entzun daitezke, «arinak eta sexu-hitz gordinik gabeak».

PEGI 16 mailatik gorakoetan, berriz, bortizkeriak edo jarduera sexualak benetako bizitzan horiek eduki dezaketen maila duten eszenak daude. Adin horretatik gorako gazteak «hizkuntza apur bat zikinagoa maneiatzeko gai izan behar dira», baita «tabakoa eta drogen erabilpena eta delituzko ekintzen errepresentazioa» kudeatzeko ere.

PEGI 18ren deskribapenak ez du azalpen osagarririk behar: «Bideojoan azaltzen den bortizkeria edo indarkeria basatia da, ikuslearengan nazka sortzen duen bortizkeria».

Bideojokoaren edukiari adina aintzat hartzen duten muga zehatzak ezartzen dizkion sailkapen horrez gain, badira beste ikur batzuk: jokoen eduki arriskutsuak edo kontuan hartzeko modukoak adierazten dituzten deskriptoreak. Ikur horiek adierazten dute, besteak beste, bideojokoan hitz gordinak daudela; diskriminazio-irudikapenak edo diskriminazioa bultza dezaken materiala dauzkala; drogen erabilpena erakusten dela edo drogei buruzko aipamenak daudela; umeak izutu ditzaketen edukiak daudela; apustua bultzatzen duela; biluztasun-irudiak edo sexu erreferentziak edota portaerak azaltzen direla; bortitza dela, indarkeriazko errepresentazio ugari dituela edota, azkenik, online erabil daitekeela.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate