Diario Vasco

'Pauso bat aurrera' emateko garaia

Iaz Elgoibarren egin zuten jaiaren irudia.
Iaz Elgoibarren egin zuten jaiaren irudia. / AITOR
  • Hori aldarrikatuko du Euskararen Egunean du 85 elkarte biltzen dituen Euskaltzaleen Topaguneak 'Euskarak 365 egun' ekimenaren bidez

Realza y moldea tu cuerpo con los últimos diseños en moda íntima

Hasta 80%

Gran variedad en alfombras de diseño

Las mejores marcas a los mejores precios

Diseños con impresión digital para decorar tu hogar

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda clásica para hombre y mujer

Hasta 80%

Diseños originales que decoran y protegen tu mesa

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 90%

Viste tu cama con diseños originales

Hasta 70%

Abrígate este invierno con estilo

Hasta 80%

Calzado y complementos de piel para hombre y mujer

Hasta 80%

Calzado técnico running y trail para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Accesorios imprescindibles para tu día a día

Hasta 70%

¡Moda chic y casual a precios increíbles!

Hasta 80%

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Sea cual sea tu estilo hay una chaqueta de piel para ti

Hasta 70%

Renueva tus básicos y luce piernas esta temporada

Hasta 80%

Decora y protege tu sofá con fundas de calidad

Las mejores marcas a los mejores precios

Textura y suavidad en textil de baño

Las mejores marcas a los mejores precios

Nueva colección de botas, botines y australianas

Hasta 80%

Desplázate con la mejor tecnología

Hasta 70%

Bolsos y complementos de piel

Hasta 80%

La marca de moda en exclusiva para ti

Las mejores marcas a los mejores precios

Tus marcas favoritas en deportivas técnicas y casual

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Elige el cabecero que más se adapte a la decoración de tu habitación

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado de tus marcas favoritas

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Últimas tallas a precios insuperables!

Hasta 90%

Euskararen Nazioarteko Egunaren bueltan antolatzen diren ekitaldi asko bilduz, Euskaltzaleen Topaguneak 'Euskarak 365 egun' ekimena jarri du martxan aurten ere. Ohar baten bidez azaldu duenez, «abenduaren 3an euskaltzaleon jai eta aldarrikapen eguna izatea du xede ekimenak eta aurten ere hainbat herri eta eskualdetan izango du presentzia kanpainak».

'Pauso bat aurrera' emateko garaia dela aldarrikatuko da aurtengo bilkuretan. «Euskararen normalizazioan urrats berriak eman beharra azpimarratu eta herritarrak, elkarteak, erakundeak eta gizarte eragile nahiz entitate pribatuak deituko dira pauso horiek eman ditzaten».

Herriz herri euskarak pauso bat aurrera eman dezan erronkak proposatzeko deia egin die Topaguneak euskaltzaleei. Horrela, «hurrengo urteetan erronkak pauso bihur daitezen mapa osatzen joatea da helburua». Izan ere, «euskarak aurrerapausoak emateko egunero hainbat konpromiso hartzen dira Euskal Herrian zehar eta horiek ikustaraztea eta zabaltzea da euskaltzaleen mugimenduaren nahia. Horregatik, abenduaren 3an eta aurreko egunetan sare sozialen bidez zabalduko diren erronka horiek 365egun.eus webgunean bilduko dira, mapa batean kokatuta».

Azken hilabeteetan hainbat herritan (Donostiako Egia auzoan, Agurainen, Hernanin, Arrigorriagan, Lasarte-Orian,…) euskaltzaleek egindako ahalduntze ariketak eredu bihurtzen ari direla azpimarratu du Topaguneak eta hurrengo hilabete zein urteetan, herri eta arlo ezberdinetara zabaltzeko deia egin die euskaltzale, erakunde eta gizarte eragileei. Izan ere, euskaltzale antolatuen ekimenez sortu diren ariketa hauen bidetik eragite garai berri bat zabaltzen ari da.

Urtero modura, ekimenaren bidez, «euskaltzaleen mugimenduak urte osoan egiten duen lanaren aldarrikapena egin nahi izan da, eta baita egunero-egunero euskaraz aritzeko guneak eta aukerak sortzen diharduten euskaltzaleei aitorpena egin».

Euskal Herriko hainbat herritan egingo diren kale-ekimenetan mezu bateratu bat irakurriko da aurten ere, 'pauso bat aurrera' izenburua duen mezua. Egingo diren bilkura horietako batzuen berri 365egun.eus webguneane eta ohar honi erantsitako zerrendan aurkituko duzue.

Ekimenaren koordinazio lana egiten duen Euskaltzaleen Topagunea 1997an sortu zen, eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 85 Euskaltzaleen Elkartek osatzen dute.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate