Borrar
Adin txikikoei jokoaren arriskuez ohartarazteko bideo-jokoa

Adin txikikoei jokoaren arriskuez ohartarazteko bideo-jokoa

Segurtasun Sailak diseinatu du, Hezkuntza Sailarekin eta Etorkintza Fundazioarekin batera

El Diario Vasco

Sábado, 26 de noviembre 2016, 10:14

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Segurtasun Sailak, Hezkuntza Sailak eta Etorkintza Fundazioak, elkarlanean, Jokover deitzen den bideo-jokoa eta unitate didaktiko bat diseinatu dute. Bideo-jokoaren eta unitate didaktikoaren helburua da 13 eta 22 urte arteko nerabeak eta gazteak sentikor bihurtzea zorizko jokoen erabilerarekiko eta joko horien arriskuekiko.

Jokatzeko legezko adina 18 urtekoa den arren, azterketek eta estatistikek aipatzen dute nerabezaroa aldi kritikoa dela; izatez, joko-arazoak dituzten pertsona gehienak 20 urte izan baino lehen hasi da jokatzen.

Errealitate horren aurrean, prestatutako bideo-jokoak eta unitate didaktikoak prebentziozko tresna izan nahi dute, zorizko jokoen eta apustuen erabilera kudeatzeko prebentziozko tresna, betiere zorizko jokoaren eta apustuen erabilera dramatizatu eta kriminalizatu gabe. Zorizko jokoen erabilerari buruzko informazio objektiboa eta ez moralizatzailea eskainiko dute, eta jokoen eta apustuen alderdi positiboekiko (sariak) eta negatiboekiko (arrisku-portaerak) sentsibilizatuko dute. Jokoaren inguruko ikuskera egokituko du, sinesmen faltsuak apurtuz.

«Helburua da bideo-jokoa ikastetxeetan, gazteguneetan edo bestelako baliabideetan erabiliko den hezkuntza-tresna izatea, eta nerabeak eta gazteak izatea hartzaile« adierazi du Aitor Uriarte Joko eta Ikuskizunetako zuzendariak. Nabarmendu du bideo-jokoak arrisku-faktoreak murriztea duela helburu eta, batez ere, familiarekin eta lagunekin lotzen diren babes-faktoreak ahalik eta gehien sendotzea, baita emozioak behar bezala kudeatzearen garrantzia nabarmentzea ere.

«Adin txikikoen artean zorizko jokoak eta apustuak arautzen eta kontrolatzen dituzten araudiak eta legeak nahitaezkoak dira, baina ez dira nahikoa. Gazteen artean beti egongo da jokatuko duen ehuneko jakin bat; hortaz, egiten ditugun kontzientziazio- eta sentsibilizazio-kanpainez gain, bestelako hezkuntza- eta prebentzio-neurri batzuk ere planteatu nahi izan ditugu, jokoaren erabilera arduratsuaren aldeko konpetentzia sortzearren» adierazi du Aitor Ugartek.

Oreka mantendu

Lagun-taldearekin ikasketa-bidaiara joatea lortzean datza bideo-jokoa; horretarako, 500 euro lortu behar dituzte eta, gutxienez, % 50 honako egoera-barra hauetan: familia, lagunak eta egoera emozionala. Bideo-jokoaren bidez transmititu nahi da oreka mantendu behar dela alde materialaren (kasu honetan diruaren) eta familiako eta lagunarteko harremanen eta ongizate emozionalaren artean.

Informatika-programaren alde bat jolasera zuzentzen da hainbat jokoren bidez zenbait helburu lortzen da eta beste alde bat gehiago zuzentzen da heziketara zorizko jokoetarako eta jokoarekin lotzen diren erabakietarako mezu eta alerta zehatzetan oinarritzen da. Jokoan agertzen diren mezuetako batzuk dira: Apustuan hasi aurretik, mugatu denbora eta dirua, Ez duzu egunero apustu egin behar jokoaren mende zaudela ulertzeko, Gogoratu ondo pasatzeko joka daitekeela, ez dirua irabazteko. Jakin behar duzu zortea izan dezakezula eta irabazi, baina galdu ere egin dezakezula, Kontuan izan Internetetik jokatzea errazagoa dela, baina arrisku handiagoak dituela.

Jokalariak jokoaren hizkuntza hautatu ahal izango du euskarazko bertsioa edo gaztelaniazko bertsioa, baita pertsonaiaren sexua ere.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendari Begoña Garamendik azpimarratu duenez, «material hau guztia aukera bikaina da ikastetxeentzat, izan ere, ikasleei ikaskuntza-egoera errealak aurkezten zaizkie, eta egoera horien aurrean, berdinen arteko hausnarketa, analisi eta ekintzarako proposamenak faktore indartsu gertatzen dira ausazko jokoen erabilera ezegokiari aurrea hartzeko».

Bestalde, Etorkintza Fundazioak zabalkunde kanpaina bat egingo du programa hauetan lan egiten ari diren bigarren hezkuntzako zentroetan. Halaber, bideojokoa Segurtasun Departamentuko web-orrian egongo da eskuragarri eta deskargatzeko aukerarekin.

«Gazteek zorizko jokoak ez erabiltzeko eta apustuak ez egiteko prebentzioa ez da mugatu behar zorizko jokoen eta apustuen arloko berariazko gaiak jorratzera (sinesmen okerrak, jokatzearen eta apustuak egitearen berariazko arriskuak...); horrez gain, gaitasun kognitiboak eta emozionalak garatu beharko dira, nerabeari hainbat arlotan eta bizitzan zehar erabaki zuzenagoak eta arrisku txikiagoak hartzeko aukera emango diotenak» adierazi du Eider Hormaetxea Etorkintza Fundazioko Prebentzioko eta Hautemate Goiztiarreko koordinatzaileak.

Horregatik guztiagatik, Hormaetxeak nabarmendu du bideo-jokoa planteatu dela «familia, lagunartea eta emozioak behar bezala kudeatzearen garrantzia gisako gaiak jorratzeko, jokatzearen eta apustuak egitearen onurekin lotzen diren sinesmenak desmitifikatuta eta zehaztuta, eta informazio objektiboarekin eta ez moralizatzailearekin, betiere jarrera kritikoa, gogoetatsua eta arduratsua sortzeko beharra abiapuntu izanik».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios