Diario Vasco

Erreminten sektoreko hiztegi espezializatua, zazpi hizkuntzatan

Artxiboko argazkian, Ega Master enpresaren lantegia.
Artxiboko argazkian, Ega Master enpresaren lantegia. / I. AIZPURU
  • EGA Master S.A. enpresa gasteiztarrak osatu du, Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateko terminologia adituen aholkularitzarekin

Joyas y relojes para hombre y mujer

Hasta 70%

Selección de marcas especializadas en outdoor

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Encuentra la cazadora que se adapta a tu estilo!

Hasta 90%

Moda casual para mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡La moda que más te gusta al mejor precio!

Hasta 80%

¡Viaja con estilo!

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera al mejor precio

Hasta 80%

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

¡Moda y complementos con diseños originales!

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda urbana para hombre y mujer

Hasta 80%

Accesorios imprescindibles para tu día a día

Hasta 70%

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Zapatos y botines de piel para hombre

Hasta 70%

Grandes descuentos en calzado

Hasta 80%

Selección de joyas exclusivas para hombre y mujer

Hasta 70%

Porque el descanso es salud

Hasta 80%

¡Joyas de tus marcas favoritas!

Hasta 80%

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

EGA Master S.A. enpresa gasteiztarrak, Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateko terminologia adituen aholkularitzapean, EGA Master Hiztegi espezializatua osatu du, zazpi hizkuntzatan: euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa, alemana, portugesa eta txinera. Gainera, horietako termino askok berariazko ordain bat dute Hispanoamerikarako.

Mundu mailan liderra da EGA Master arlo industrialean erabiltzen diren kalitate altuko erreminten fabrikazioan, eta bere katalogoko produktuen eta tresnen ezaugarriekin lotutako 2.700 kontzeptu inguru bildu ditu hiztegian, eta edonork kontsultatzeko moduan jarri interneten, http://egamaster.elhuyar.eus/ helbidean.

Astearte honetan aurkeztu dute hiztegia, Gasteizen, Artium Museoan, eta proiektuan parte hartu duten erakunde guztietako ordezkariak elkartu dira ekitaldian. EGA Masterren izenean, Iñaki Garmendia zuzendari nagusia izan da, eta Elhuyarretik, Garbiñe Alkiza Lopez de Samaniego hiztegiaren zuzendari teknikoa. Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako jarduneko Hizkuntza Politikarako sailburuordeak ere esku hartu du prentsaurrekoan.

Aurkezpenean azaldu dutenez, nazioarteratzearen ondorioz, EGA Master bezalako enpresa batek etengabe sortu behar ditu termino berriak hizkuntza batean baino gehiagotan. «Nabarmena da globalizazioaren aroak beste enpresa errealitate baterantz garamatzala, eta horrek hainbat hizkuntzatan lan egitera behartzen duela enpresa. EGA Masterren jabetu dira estrategia linguistiko egoki bat izatea giltzarria dela lehiakortasunerako, bezeroengandik gertuago egoten laguntzen baitu», azaldu dute.

Beste hizkuntza batzuen pare

Horregatik, Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateko terminologia adituen aholkularitzapean, hiztegi hau sortu dute, eguneroko jardueran haientzat ohikoak diren terminoak bildu eta gizartearen esku jartzeko. Horrela, hiztegi hau beste sektore batzuetan ere baliatu ahal izango dute (itzulpengintza, kazetaritza, hezkuntza). Bestalde, euskararen normalizazioan ere lagungarri izango dela azpimarratu dute, «erreminten sektoreko terminologia finkatua duten beste hizkuntza batzuen pare jartzen baitu euskara».

Iñaki Garmendia EGA Masterreko zuzendariak azaldu duenez, «nazioarteko enpresa multinazional familiarra da proiektu honen bultzatzailea, hogeitaka hizkuntzatan lan egiten duen euskal enpresa bat. Eta hogeitaka hizkuntza horietako bat da euskara; ez gehiago eta ez gutxiago». Halaber, nabarmendu du EGA Master enpresa gasteiztarra dela eta aitzindaria izan dela, «honelako hiztegi bat moldatu duen lehena baita bere sektorean».

Denen eskura jarri dute hiztegia interneten.

Denen eskura jarri dute hiztegia interneten.

Bestalde, Patxi Baztarrikak nabarmendu du «txalotzekoa» dela EGA Masterren ekimena, «diru laguntzarik gabe eta bere kasa osorik finantzatuta egin baitu euskararen erabilera sustatzeko lanabes hau». «Mundu globalizatuan, hil edo bizikoa da enpresentzat nazioartekotzea, eta, nazioarteko merkatuetan lekua egiteko, beharrezkoak dira globalizazioaren hizkuntzak, baina EGA Masterrek erakusten du nazioartean puntakoa den enpresa batek euskarari lekua egiten diola bere kudeaketan», esan du.

Halaber, aipatu du hiztegia «osagarri bikaina» izango dela Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, Euskararen Aholku Batzordeko Terminologia Batzordearen laguntzaz, orain arte argitaratu dituen 49 hiztegi terminologikoentzat.

Gainera, Garbiñe Alkiza Elhuyarreko kideak azpimarratu du Elhuyarrek terminologian eta hizkuntza teknologietan duen ezagutza eta eskarmentua eskaini dizkiola EGA Masterren hiztegiari. «40 urtetik gora daramatzagu hiztegigintzan lanean, eta euskarazko hiztegi saldu eta kontsultatuenek gure zigilua daramate. EGA Master hiztegian, hiztegigintza lanaz gain, hizkuntza teknologietan dugun ezagutza ere ezinbesteko izan dugu», azaldu du.

Azkenik, hiztegiaren xehetasunak jakinarazi ditu. Hiztegiak EGA Master enpresako eta erreminten sektoreko 2.700 kontzeptu jasotzen ditu, zazpi hizkuntzatan: euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa, alemana, portugesa eta txinera. Gainera, horietako termino askok berariazko ordain bat dute Hego Amerikarako. Interfazea bera ere zazpi hizkuntza horietan kontsultatu daiteke.

Alkizak jakinarazi duenez, «erabilera hiztegi bat da», eta EGA Masterren dokumentazioan erabilitako terminoak hartu dituzte oinarritzat bilketa lanerako: katalogoa, produktu-zerrendak, checking-listak eta abar. Hiztegian Elhuyarren hizkuntza teknologiak ezinbestekoak izan direla nabarmendu du, lana ahalik eta gehiena automatizatzeko, eta esan du prozesu osoan zehar EGA Masterreko adituek esku hartze zuzena izan dutela.

Bukatzeko, gogorarazi dute proiektu hau ez dela hemen bukatzen, eta garrantzitsua dela aurrerantzean ere elkarlanean jarraitzea, normalizazioa eta terminologiaren bateratzea helburutzat harturik.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate